Azkaine XIX. mendea, gogorra izan zen Euskal Herriko iparraldearentzat. Frantziar iraultzaren ondoren, zentralismoak eraginda, berari zegozkion erabakiak hartzeko eskubidea galdu zuelako, batez ere. Gazteak, zazpi urteko soldaduska egitera behartuta zeuden! Krisi latza jasatea tokatu zitzaien, gerra, gerraren ondotik, industriaren gainbehera, itsas-merkataritzak, eta artisautzak hondoa jo zuten, eta nekazarien bizi baldintzak zeharo okertu. Honek guzti honek, emigrazio erraldoia ekarri zuen, gazte gehienek, Ameriketara alde egin zuten, iparraldea ,herri mamuz jositako paraje triste bih...