Fededun izateko ez da behar erlijiorik

No profile photo 4. taldearen Magazina | 2018-03-22 09:09

Aritza 1521706400993

 

Badakigu 150.000 baino ateo gehiago daudela munduan eta horregatik jakin daiteke pertsona guztiek ez dutela jainko batean sinesten. Beste era batera esanda, pertsona batzuk ez dute behar euren fedea erlijio batean oinarritu, baizik eta, haiek sinesten dutena beste aspektu batzuetan oinarritzen da, adibide bat jarriz, zientzian. Honekin jarraituz zientziak gaur egun erlijioaren ideia asko aldatzen joan ditu eta horregatik pertsonen gehiena zientzian sinestea nahiago dute erlijioan baino. Izan ere, zientziak erlijioak ezin duen atal garrantzitsu bat dauka, hau esperimentazioa izango litzateke. Esperimentazio hori datuak ateratzeko gaitasuna dauka, erlijioak soilik sinesmena da.

Gaian sakonduz, Dworkin-en ustez, fedearen ekintza berez da baliotsua, ez du «naturaz gaindiko izaki» baten beharrik. «Balore berezko eta objektiboak dena barrentzen du, unibertsoa eta haren izakiak miresgarriak dira, bizitzak zentzu bat du, eta unibertsoak ordena bat». Ikuspuntu horretatik, Jainkoarekiko sinesmena aukera bat da, eta ez premia bat.

Korden teoriak esaten duten bezala eta fisika kuantikoaren beste hipotesi batzuek baztertu egin dute gauza guztien sorburu den jainko pertsonifikatuaren ideia. Asko dira Jainko «pertsonal» batengan sinesten ez dutenak, baina «unibertsoan gu baino handiagoa den indar» bat badela diotenak. Albert Einstein aipatzen du Dworkinek, «balore transzendental eta objektibo batek blaitzen duela unibertsoa» uste baitzuen.

Amaitzeko, fedea izatea ez da zerbait edo zerbaitengan sinestea. Fedea ez da, funtsean behintzat, hau eta hura «sinestea». Fededun izatea ez da erlijioari buruzko konbentzimendu batzuk edukitzea. Fedea ezin zaigu exijitu, hiritar ona izatea bai. Sinestun izatea baino garrantzizkoagoa da pertsona zintzoak izatea. 


Utzi iruzkina: