Lurra

ardobeltza 1574873230361 ardobeltza | 2020-02-27 14:07

ardobeltza 1582809302948

Lurra da mundua, lurra da errealitatea, lurra gara gu geu.

Horregatik egin nahi dugu hegan,

horiengandik egin nahi dugulako ihes.

Lurretik askatzeak askatuko gaituelakoan edo.

Izan ginena, egin genuena eta egin zigutena

atzean uzteko modurik balego bezala.

Baina ez gara konturatzen ez garela hegan ari.

Ez gara konturatzen saltoka baino ez gabiltzala,

behin eta berriz, errealitatetik ihes egin ezinik.


Utzi iruzkina: