Itsasoa

ardobeltza 1574873230361 ardobeltza | 2020-02-05 09:44

ardobeltza 1580892337798

Itsasoak eta zeruak egiten dute topo ortzi-mugan;

infernua eta paradisua banantzen dituen marran.

Begirada altxatzen dudan bakoitzean

zeruak gogoratzen dit nire txikitasuna, nire ahuldadea.

Olatuei begira sentitzen naiz seguruago,

olatuek kolpatuta, kresalaren zaporea ezpainetan.

 

Amaigabea da lata batean kabitzen den itsasoa.

Amaigabea da nire kondena.


Utzi iruzkina: