Udaroan - Albeiz 2013

Azken albiste honekin amaiera emango diogu aurtengo Albeizeko udalekuei eta baita blogari ere. Berbaro Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu gugan konfiantza izan duzuen guztioi eta udalekuetatik bizipen eta esperientzia politekin bueltatu izanaren esperantza dugu. Argazki eta bideo guztiak bilduko ditugu udan eta bueltan berriro ere gure berri izango duzue. Denok berriro ere elkartzeko aitzakia izango dugu irailean; zerbait berezia prestatu eta guzti hauek gogoratzeko. Ordura arte, oso ondo pasatu oporretan eta bueltara arte! Ondo ibili!!!


Hemen gure gaztetxoak dantzan! Albeizeko etxea eta inguruak erakusteko grabatu dugun lip-dubean! Gozatu!! Albeiz Lip-Dub


Atzoko eguna nahastuta hasi zen guztiz baina arratsaldean ere...edo goizean? Bueno, merienda ondoren, baina bazkaria izango zena edo...Eneeee...nahastuta gaude! Olinpiadak eta ur jolasak izan genituen eguneko momenturen batean... Egunero topera!!  


Gaur eguna afari eder batekin hasi dugu eta horretarako ere dena aldrebes jarri dugu; mahaiak, aulkiak, erropak... Kuleroak eta kaltzontziloak erropen gainetik ere... Ez dakigu eguna zelan bukatuko den baina...hau zoramena!!  


Albeizetik irten eta Eginora joan gara egun guztirako. Motxiletan ogitartekoak eta ura hartu eta Eginon zer izango genuen urduritasunarekin. Bertara heldu eta hiru taldetan banatuta, hiru abentura ekintza egin ditugu: arku-jaurtiketa, eskalada eta rappel. Gero, txandakatzen joan eta denetatik probatu dugu! Egun berezia gaurkoa! Oraindik ez da amaitu baina...momentuz primeran!!  


Zikin jolasetan ari gara Albeizen baina ez beti egiten dugun bezala, mendekua hartu eta hezitzaileen kontra!! Proba ezberdinak antolatuta eta denetariko materiala, sobrak eta bestelakoak prest izanda, hezitzaileak zikindu ditugu. Zelako ondo pasatu dugun!!


Nork esan du Albeizen ez dagoela igerilekurik? Oraintxe bertan muntatuta eta estreinurako prest!!


Oraintxe bertan Albeizeko aterpetxearen aurreko landan ari gara jolasean!! Talde bakoitzak bere izena asmatu, taldeko erritualak sortu eta praktikan jarri, taldeko lema, irudia.... talde izaera!!


Albeizera heldu gara goizean eta hasieran susto ederra hartu dugu eguraldiarekin. Gu heltzearekin batera, trumoiak, tximistak eta kriston euri zaparrada!!! Baina... ordu erdiko kontua izan da eta berriro ere eguzkia izan dugu lagun egun guztian zehar! Autobusean bidaia oso ona eta denak oso ondo gaude, lasai, aita, ama, aitite, amama, izeko, osaba, neba-arrebak, lehengusu-lehengusinak!! Gorantziak hemendik guztiontzako baina oso ondo pasatzeko asmoa dugu hemendik aurrera!! Herria, inguruak eta etxea ezagutzen hasi gara eta lekua hartzen apurka-apurka, hemen argazkiak:


Dena dugu prest Albeizeko udalekuak martxan jartzeko!! Bihar bertan, Landakoko autobus geltokian elkartu eta Albeizera abiatuko gara udaleku zoragarriak bizitzeko asmoarekin!! Bloga martxan jarri dugu dagoeneko eta hemen aterpetxeko argazkitxo bat giroan sartzen joateko. Bihararte!!