LINUS ETA TORVALDS

a_arana 1456130437905 ariijiji | 2008-11-11 08:16

Hardwarearen historia

 

Hardwarearen historian 4 generazio aipatu ditzakegu:

·         Lehenengo generazioan bombilla baten tamainako beirazko tubo batzuekin egiten zen softwarea. Makina hauek oso handiak, garestiak eta erabiltzeko zailak ziren.

·         Bigarren generazioan transistoreak erabiltzen ziren. Hauek txikiagoak, merkeagoak eta fidagarriagoak ziren.

·         Hirugarren generazioan siliziozko txipetan ehundaka transistore integratzea lortu zuen teknologiak.

·         Laugarren (oraingo) generazioan mikroprozesadore bat, hau da, silizio txip bakarrean empaketatutako komputadorea, erabiltzen da.

 

Softwarearen historia

 

    Hemen softwarearen historian data garrantzitsuak:

·         Charles Babbage-k lehen ordenagailua asmatu zuen 1812an, baina 10 urtez lan egin ondoren plano guztiak erre zituen matxura baten ondorioz.

·         1. Mundu Gerrak ordenagailuen sorrera masiboa hasi.

·         1973 lehen ordenagailu pertsonala Altair 8800.

·         70. hamarkadan Apple I eta Apple II sortu Steve Wozniak eta Steve Jobs-ek.

·         1986an Linus Torvaldsek Linux sistema operatiboa sortu.

·         1995 Windows 95 erreboluzionatzailea sortu Bill Gates eta Microsoft bere konpainiak.

·         1998an Windows 98, eta ondorengo urteetan Windows XP.

 

 

STEVE WOZNIAK

 

Steve Wozniak (1950eko abuztuaren 11), estatubatuar ingeniari elektroniko bathackerren aitzindarietako bat izateaz gain, Apple-en kofundatzailea da Steve Jobs-ekin batera. Bere asmakuntza eta makinak ordenagailu pertsonalaren erreboluzioari ekarpen oso garrantzitsua moduan errekonozituta daude.

Apple I eta Apple II ordenagailuak asmatu zituen. Apple II a  80. hamarkadako ordenagailurik salduena izan zen eta lehen ordenagailu herrikoia moduan ezagutzen da.

 

 

LINUS TORVALDS

Linus Torvalds Linux sistema eragilearen Kernelaren sortzailea da. Helsinkin (Finlandia) jaio zen 1969ko abenduaren 28an. Bere gurasoak Linus Paulingen izenean oinarritu ziren bere semeari izena emateko.

11 urte zituela hasi zen informatika munduan murgiltzen, 1980an bere aitonari Commodore ordenagailua erabiltzeko laguntza eskatu zionean. 1988an Helsinkiko unibertsitatean onartu zuten, Andy Tannenbaumek Minix sistema eragilea kaleratu zuen urte berean, bi urte beranduago C programazio lengoaia ikasten hasi zelarik bertan.

21 urterekin 5 urteko esperientzia zuen programatzen eta Minix sistema eragiletik ideiak hartuz proiektu pertsonal bat hasi zuen. Maurice J. Bachen Design of the Unix Operating Systemen oinarrituz eta Minix-en Kernel-ari aldaketak eginez, GNU proiektuak sortutako softwarea IBM/PC arkitektura batean exekutatzeko moldatu zuen. Horrela, 1991n Linux-en lehen bertsioa argitaratu zuen, BASH eta GCC exekutatzeko gai zena. 1992ko Urtarrilean GPL lizentzia erabaki zen Linux-entzako.

Gaur egun, Linus Torvalds Silicon Valleyn ari da lanean.

Bere filosofia software librearena da:

Software librea (ingelesez, free software), eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da. Internet bidez doan edo beste medio batzutan banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Dena dela, azken hau ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz ere, saldu egin daiteke. Era berean, doako softwarea (freeware) ere iturri-kodearekin batera banatzen da batzutan. Baina freeware ez da software librearen berdina, moldatzeko eta banatzeko aukera eskaintzen ez den kasuetan bederen.

Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:

  • helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar).
  • aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
  • kopiatu ahal izatea.
  • hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.

Ezin dira nahastu, hala ere, software librea eta jabetza publikoko softwarea. Azken honek ez du lizentzia beharrik eta guztiona dela esan daiteke.

 

 

 

BILL GATES

Eskola pribatu batean egin zituen bere ikasketak Seattle-en. 1968 urteko ordenagailu bat zeukaten eta bertan izan zuen bere lehenengo kontatkua informatikarekin.

Microsoft 1975eko apirilak 4ean sortu zuen, sofware enpresa bat bezala, oraindik unibertsitateko ikasle zenean eta urte bete geroago Apple enpresak Basic interprete bat behar zuela ohartu zen.

1980an IBMko representatzaileekin bilera bat izan zuen Seattle-en eta DOS sistema operatiboa saltzea lortu zuen, berak oraindik ez zeukanean jada saldua zuen.

IBM enpresak sistema operativoa behar zuen Apple-ekin lehiatzeko. Microsoft-ek lizentzia eskubidea, mantenimendua eta DOS beste enpresa batzuei saltzeko aukera nahi zuen. IBMk onartu egin zuen. Egun batzuk beranduago Microsoft-ek ODOSen eskubideak erosi zituen 50.000 dolarren truke. Ondoren IBMri saldu zion MS-DOS bezala.

Steve Jobs-ek Aple-en fundatzaileak Macinthos-en garapenarekin hasi zen, Bill Gates-ek Apple bisitatu zuen eta bere programa batzuk hobetzea eskeintzen zuen eta bitartean mehatxatu egin zituen bere material informatikoa IBM-ri salduko ziolakoan.

Bill Gates munduko hiru dirutsuenen artean dago 56.000 milloi inguruko dirutza duela kalkulatu da.

Bere enpresa hainbat prozesu judizialetan  sartuta egon zen praktika monopolikoegatik salatu zutelako. Tribunalak enpresaren zatiketa ere  proposatu zuten modu batean.

2006ko ekainaren 16an Bill Gates-ek  2008an Microsoft-en zuzendaritza utzi behar zuela anuntziatu zuen. Beraz, 2008ko ekainaren 27an Microsoft- en zuzendaritza utziko du  eta ohorezko zuzendariaren kargua hartuko du.

    

 

 

 

 

 

 

 

 

OINARRIZKO ATALAK

SOFTWAREA:

Zer da? Ordenagailu digital baten ekipamendu logikoa edo soporte logikoa da.

 HARDWAREA:

Zer da? Ordenagailu bat osatzen duten elementu fisikoei deritzaie. Adibibidez:DVD irakurlea, diskete irakurlea eta teklatua...

 

 

HACKER

Zer da? informatikarekin erlazionatuta dagoen edozer, (programazioa, ordenagailu sareak, sistema operatiboak...) helburu jakin batekin manipulatzea. 

Hackerrak ordenagailu sareetan edo sistema operatiboetan nahi dutena egin dezakete horregatik da aurkari bat edozein informatikorentzat.

Hackerrak ez dira pirata informatikoak. Zerbait txarra egiteko egiten dutenak cracker-ak.

Steve Wozniak lehengotariko hackerra izan zen eta geroago "Apple-en" kofundatzailea izango zena.

Nire ustez hackerrak ez dira txarrak. Izan ere informatikari buruz edozeinek baino gehiago dakite baina esan beharra dago batzuetan gauza txarrak egiteko ere aukera dutela eta sistema operatibo oso garrantzitsuak edo ordenagailu sare konplexuak dituzten  enpresentzat harrisku bat izan daitezkeela.

Windows-ek bere Hacker propioak ditu kontratatuta bere aurka joan ez daitezen. Harrisku bat izan daitekeela uste dutelako kontratatzen dituzte.

 

 

 

Zein filosofiarekin identifikatzen zara gehien?

  Filosofiaren batekin ados egotekotan Linuxenarekin egongo nintzateke, nahiz eta egia den ez nuela informazio gehiegirik bideoak ikusi aurretik. Izan ere, Windowsen filosofia oso diruzalea iruditzen zait.

 

Lotu ahal daiteke mugimendu kooperatiboa oinarrizko kontzeptuekin?

  Zerbaitekin lotzekotan Linux-en oinarrizko kontzeptuekin lotu beharko genuke, argi eta garbi. Kooperatiban denak dira enpresaren bazkide eta denak dituzte eskubide berdinak botoa emateko orduan eta Linux-en filosofian antzeko zerbait gertatzen da, dena da denona, kopiatu egin daiteke eta ez da delitua.

 

"INFORMAZIOA KOPIATU ETA EZ ERABILI EZ DA DELITUA"

*Nork esan zuen? Kevin Mitnick hackerrak esan zuen.

*Zer dago hitz horien atzean? Bera hackerra izanda bere burua babestu nahian esan zuen, bera horregatik kartzelaratu baitzuten, eta izan ere berak informazioa kopiatzen zuen eta bere ustez hori ez zen delitua noski.

*Hausnarketa: Nik uste dut Mitnick-ek arrazoi apur bat baduela. Izan ere, bera kartzelaratu zuten momentuan berak ez zion inongo enpresari egietako kalterik egin, informazioa kopiatu soilik, eta hori ez litzateke delitua izan behar.


Utzi iruzkina: