bost blog

zulotik 1456154088145 zulotik | 2008-04-15 16:33
1

Bost blog

 

1-     Blog de cine:

 

Zineren gaineko blog bat da. Aktualitateko pelikulen gaineko kritikak egiten ditu. Baina kritikak orrialde batean baino gehiagotan ikustea komeni da batzuen eta besteen iritziak jakiteko. Blog honek ematen du beste batzuen kritikak irakurtzeko aukera ere eta  baita zuk zeuk zure iritzia jartzeko ere. Horrez gain duen beste aspektu on bat trailerrak ikusteko aukera ere ematen duela da. Azken finean ez da beste munduko eser zinearen gaineko milaka blog baitaude eta trailer eta pelikula zatiak ikusteko youtube- k ere aukera zabala eskaintzen baitu.

 

2-     Brujilda79:

 

musikazalea bazara hainbat blog aurkituko dituzu, bai kantuak entzuteko, bai musika munduko azken berriak ikusteko. Baina musika asko atsegin baduzu eta musikaz zuzenean gozatzea gustuko baduzu blog honek duen honena duen gauza bakarrenetakoa dela ez esatearren, jendeak edonork eman dezakeela edozein kontzerturen berri. Edozein musika taldek kontzertu bat eman behar badu hemen pregonatu daiteke eta horrela planik ez baduzu eta kontzertua eman behar den tokia hurbil badago jada baduzu plana.

 

3- Nairobitarzaleak:

 

Nairobitarra bidea amets, bidaia eta bidea egitea gustuko baduzu blog honek talde ezberdinek egindako bidaien berri ematen dizu. Bidaietan ikusitakoaren lekuko diren argazkiak ikusteko aukera ematen du baita bidai ezberdinen gaineko nondik norakoen berri izateko aukera ere. Autobusez edonora iritsi zintezke baina 1980an talde batek autobus bat hartu eta bidaide eta gidariekin Kenyako hiriburu den Nairobira joan ziren. Esperientzia artatik abiatuta antzeko erara bidaiatzea erabaki duten beste zenbaitzuen bizipenak biltzen dira blog honetan. Bidaiak, bestelako ibilbideak, etab deskribatuz gainera flickrekin lotura egiten du argazki albumak ikusteko.

 

4-Bide baten bila:

 

Iurgi Ezkiagaren bloga da. Bere zaletasunak argazkiak eta natura omen dira eta horrenbestez naturaren gaineko argazkiak gehienbat jartzen ditu ikusgai. Blogak duen gauza onenetakoa argazkiak ikusteko aukeraz gain argazkien mundua gustuko baduzu eta ez bazara oso abila, edo ala bazara ere argazkiak komentatu eta hauek ateratzeko zein objetibo, zein argi mota etab argitzen ditu.

 

5-AHTrik ez:

 

Aktualitateko gai bat izateaz gain eta bereziki euskal lurren gainean egin nahi den sarraski ekologikorik handiena edo handienetakoa den AHT gainean informatzeko blog egokia. Nahi eta nahiez zuzenean edo zeharka eragiten digun kontua da, eta uste dut guztiok ere badugula zer esan baina esan aurretik informatu nahi baduzu, blog honetan AHTren gaineko berriak, bere eraginak, trena gelditzeko egin diren ekintzak etab biltzen dira argazki, bideo eta prentsaz datuak hornituz.

 

 

 

 

 

 

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2008-04-18 15:08 #1

Lan ona, Mikel, baina lotura horiek ez daude guk azaldu genituen moduan, hitz edo esaldi batean txertatuta. Mesedez, aldatu eta ipini guk ikasi genuen bezala.<br>


Utzi iruzkina: