hitzperimentu bat osasunguran

Palindromo luzeagoa gaurkoan, bi esaldiz osatutako palindromo bakarra. Bihurria oso, baina "euskara simetriko garbian". On egin ;-) -A! Zapore gozoa hik? Demasa haiz, zahar-usain!(Noiz edo noiz, biloba abolizionistak, nekez aditzen zuen "hats" emeki)-1! 4-5 3? 6 4, 4-6!(5, 5 15, 7 4 6 "4" 7)Helduberrientzat oharra: Palindromo ariketak nola egin.


Gaurkoan palindromo nahasi samarra ekarri dizuet. Ez zaituztet, baina, K.O. utzi nahi. Tira, seguru berehala topatzen duzuela erantzuna. On egin.Itakako lagunari errentan hartu hainbat juramentu eta txokolatedun esneari koldar deitu ez dio ba! Halaxe gertatu da, bai, palindromoaren arabera:10 7 7 2 4-3-3 5: 6!Helduberrientzat oharra. Palindromo ariketak nola egin.


Entzun dezagun Ruper Ordorikaren "hamabostean behin": "Etxetik gutxitan irten arren Jon Trollope hamabostean behin abiatzen da labanderiara.... Labadora martxan ezarri errebistarik ekarri ez duenez leihotik begira zai." Eta zai dagoela, Jon Trollopek labanderiako ohartxo batean jartzen du gogoa: "Sikatutako mihise guztiak bidali"Labadorak dirauen bitartean, Jon Trollopek, denbora pasa, palindromo bihurtzen du ikusitako ohartxoa:"5 5 3 8"Ea palindromoa topatzen dugun.Helduberrientzat oharra. Palindromo ariketak nola egin.


A ze istorio bitxia kontatzen duen topatu beharreko palindromoak. Adi:Mikael lagunari aise erre zaio ilea, fisikoki zein kimikoki, sifoiarekin zebilela. 4 8 7 5 4 4, 8, 7.Helduberrientzat oharra. Palindromo ariketak nola egin


Guru baten atzetik dago jende asko, auto-laguntza liburu artean galduta. Topatu beharreko palindromoak dioenez, hor dago Eba, guru baten eske, baina horretarako libururik erabili barik: 3, 4 4 6 4.OHARRA: Ariketei egindako erantzunak moderatu egingo ditut, eta astebetez gordeko. Ez larritu, beraz, zuen erantzunak ez badira berehalakoan publikatzen. Jokoari mesede egingo diolakoan nago.Helduberrientzat oharra. Palindromo ariketak nola egin.


Oraingoan topatu beharrekoa palindromo autoerreferentea da, zera dioena:Atzerantz ere bera da, ez ala?8 2 5, 4?OHARRA: Hemendik aurrera, ariketei egindako erantzunak moderatuko ditut, eta astebetez gordeko. Ez larritu, beraz, zuen erantzunak ez badira berehalakoan publikatzen. Jokoari mesede egingo diolakoan nago.Helduberrientzat oharra. Ariketak nola egin


IGETEGI hau emankorra baldin bada, ULIAGAILU guztiak zorrotz mantentzen ditugulako da, ELIAZTATZAILE finen antzera. Eta batzutan OIZAKAZIO bihurtzen bazaigu ere amesten dugun ANUSATASUNA, AIREKERIA barik esan dezakegu ARUDURA bilatzean USTUTSU bilakatzen garela, batzutan IRRAGARRI, guztietan ELIGILE, eta IRALARI betiko.Milesker blog hau jarraitzen duzuen guztioi.



Komikira ekarri dut aspaldiko palindromo luze hau. Espero dut gustatzea.(Klik eginez, handiago)


Gaberdiko lumakerritmo xuabe girotuaberriz sortu arte,nik, moztuta, ezingo dutplazerrik lortu.Banekibost urratsei lotuta betiko luzatzen...(ildotu gabe, pilotu)


zerorajasoa 1456153905845

2007ko abuztuan hasi zen blog honen abentura. 2011ko martxoaren bukaera honetan laga egingo dut eta http://zerorajasoa.com blog berrira salto egin. Artxibo ederra geratzen da hemen, palindromo ariketak eta bestelako hitzperimentuak. Blog berrian ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko. _________________ MarkosGimenoVesga