hitzperimentu bat osasunguran

Jeloskor dago hirukotekidea, Mireni cunilingusa egiten baitiot sarritan, eta berari soilik patxo. Julai deitu ez dit ba! Hauek izan dira bere hitzak, simetria ederrean: 3 6 3 4, 5! 4 4...(Zenbakiek adierazten dute, topatu beharreko palindromoa zenbat hitzek osatzen duten eta hitz bakoitzak zenbat letra dituen)


Non da egia?nire hitzetan ez dagezurra baino



AZA etxearen azkena, nobela beltza? kritika soziala? autobiografia?  Kritikak esana:Kronika da, badaki nork (Etxebexte, TRABART)A, ze meza! (Ane Maroz, AISIA)


Hegoak ebaki banizkionneuria izateko zenez zezan alde egineta horrelaez zen gehiago txoria izanzeren nikneuria nuen maite


Hona hemen blog honen musikari faboritoen azkena, SKIZOPOZIKSen "ero maite, beti amore" hain zuzen ere. Azala "Adar Paled Ziur"-ena da. Hamaika kantu bitxik osatzen du jada emulean eskuragarri dugun lan hau.Kritikak esan du:"Erraiei arre!" (A. Turuta, TRABART)"Oxo goxo" (Nekane P., AISIA)



Papelak pilatuta, harrikoa egin barik, zaborra jeisteke, hamabi t'erdiak eta ni kalanburretan...Tira, harrapatu nau, bihoa sarera, eta ni lotara. On egin.


Hona hemen Durangoko txapeldun ikustezinak irakurri nahiko lukeen liburua, E. Unanueren azkena.Topatuko al du Landakoko azokan? Kritikak esan du: "Alu drama mardula" (Etxebexte, TRABART)"A ze meza" (Ane Maroz, AISIA)Asteotan, hemen, AZA argitaletxearen material berriaren berri izango duzue. On egin!


Irunen nengoen, gaztetxo talde bati grafiti ikastaroa ematen, eta espero gabeko mezua jaso dut, mobilean. Petxa zen, pintura erakusketa jarri du Donostiako MAD aretoan, eta hara joan natzaio bisitan. Orain urte batzuk ospitaleko pasilloak elkarrekin ibilitakoak biak, aspaldi ikusi barik, elkarri kontatu diogu elkarren berri, zerozero batzuk tarteko. Alkoholik gabeko garagardoa asmakuntza ederra da, inoizko hoberena, esan diot, lengoaia eta gurpilaren ondoren. Barre batzuk egin ditugu, koadroak komentatu dizkit, izenburuak pinturak baino surrealistagoak dira, azaroaren 8a arte han daude ikus...


zerorajasoa 1456153905845

2007ko abuztuan hasi zen blog honen abentura. 2011ko martxoaren bukaera honetan laga egingo dut eta http://zerorajasoa.com blog berrira salto egin. Artxibo ederra geratzen da hemen, palindromo ariketak eta bestelako hitzperimentuak. Blog berrian ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko. _________________ MarkosGimenoVesga