Baretutako otso bat

Blogari ez diot "putokasoik" egiten ta ez du zentzurik horrela jarraitzea. Etorkizuneko erreferentzia bezala artikuluak bertan utziko ditut baina blog honen ibilbidea amaitu da.Aldamenean agertzen den kontakturako posta ere epe ertain batean desagertu egingo da, beraz nirekin harremana izan nahi dezutenok ez dezute xamurra izango :-)Ah! Twitter kontua badut, baina iaia blog honi egiten diodan bezainbesteko kaso egiten diot. Ta ez, ez dut konturik Facebooken. :-)Onak izan.



Bi potroekin.


NewYorkeko Type O Negative taldeko Peter Steele abeslaria atzoko egunean zendu zen. Doom-gotiko estilo makarra eta petardoa lantzen zuen taldeak bere webgunean jada baieztatu du. Bihotzekoak jota hil omen da, gu denok hilko garen bezala :-)Dead Again diska atera zutenean diska sinadura batean jardun zen. Katxondoa gizona.


Gaurko Berriak dakar notizia.Kartel gutxi jarritakoak gara ba gu... buffff kontaezinak: EGIkoak, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanekoak... jarri dudan azkenekoa azpikaldeko hau Beasaingo SanSilbestre lasterketakoa:GureGipuzkoa.net | Lasterketaren kartela. © CC BY-SA: Xabier EskisabelBeasaingo kartelarena salbuespena da, jada kartelak jartzen ibili ordez, paretetan ikusten dudan kartel oro motxilan sartu eta Lazkaoko Aita Juan Joxeri eramaten baidiot.


Azti argazkiarekin:Argazkiak.org | Lopez and Co. © cc-by-sa: xa2Ikusi dezagun gertuagotik...Argazkiak.org | Lopez atxurtuta. © cc-by-sa: xa2


GureGipuzkoa.net | Jai giroa Urtetako Sebastian Deunaren jaietan Zarautzen © CC BY-NC-SA: Urtetako Neska Mutil Ardoko kideak GureGipuzkoa.net | Sari banaketa. © CC BY-SA: Xabier Eskisabel Argazkiak.org | Irain Distribuciones Alimentarias. © cc-by-sa: xa2GureGipuzkoa.net | Itsasoko laguntaldea. © EEE mugaturik gabe: Ezezaguna


Azaroan urte bat bada Canon EOS 450D argazki kamera reflex digital bat erosi nuela eta eskuetan izan nuenetik milaka izan dira aurten atera ditudan argazkiak. Bai, milaka. erosketaz ez naiz damutzen eta aspaldiko partez egin dudan inbertsiorik amortizatuena izan da.Dexente kostatu zitzaidan kameraren nondik-norakoak ulertzea eta batez ere, ahaztuta nituen argazkilaritza teknikak hola moduz erabiltzea, baina froga-akatsa, froga-akatsa... teknika paregabeari esker, argazki "potable" batzu ateratzeko aukera izan dut. Atera ditudan argazkien artean 12 aukeratu ditut eta 150 postal serie bat ate...


Gaur goiz partean Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan hartu ditudan argazkiak.Argazkiak.org | Egunkariaren alde Tolosaldea Institutuan. © cc-by-sa: xa2Argazkiak.org | Egunkariaren aldeko elkarretaratzea. © cc-by-sa: xa2Animo auziperatuei!!


Froga bat egin dezagun. Googlen "guardia civil detenido" idatzi: 1.040.000 emaitza jasoko dituzue. Aldiz, "camionero detenido" jartzen badugu 77.600 emaitza jasoko ditugu. Azkenik, "fontanero detenido" jartzen badugu 21.000 baino ez dira agertzen. Beraz, nire zorionik beroena munduko linternero guztiei, langile prestu eta zintzoak izateagatik eta larunbat gauean etxean beraien emazte eta seme alabekin goxo-goxo egoteagatik. ////////////////////////Ideia, Izaronewseko iruzkin honetan ikusi dut ta Leitzan agertu zaigun Bartolín berriaren arira dator.       &...