Mundua aldatu egin da. Prest al zaude?

vansoffthewall 1456153573982 v a n s o f f t h e w a l l | 2008-06-05 00:00

     Egun, Internetek lekua kendu die hainbat hedabide tradizionalei. Horren adibiderik nabarmenena egunkariekin gertatu dena da, izan ere, munduko zenbait berripaper haien erredakzioak itxi dituzte. Gainera, egunkari askok haien webgunea dute, besteak beste, Berria, El Correo, El Pais… Bertan, jendeak paperean argitaratutako testuak irakurtzeko aukera dauka. Gero eta gehiago dira webgune horien bisitariak, gizarte digital batean gaudela esatera eramaten gaituena.

 

          

 

    Hala ere, egunkariak erosten eta irakurtzen dituen jendea dago oraindik. Nik, hori egiteaz aparte, interneten ematen den aukera ere praktikatzen dut. Hala eta guztiz ere, egunkaria irakurtzea nahiago dut, ordenagailuaren pantailatik zailtasun gehiagorekin irakurtzen baitira testu luzeak, eta gehienetan ez ditut osorik irakurtzen. Paperaren ukimenaz eta usaimenaz gozatzea gustuko dut oraindik.

 

     Beraz, egunkarien webguneak hazten diren bitartean, berripaperek erosleak eta irakurleak galtzen dituzte. Mundua aldatu egin da, eta datorrenera ohitu behar gara. Prest al zaude?     


Utzi iruzkina: