Zarauzko Ezker Batuak zaborren kudeaketari buruzko hitzaldia antolatu du bihar, uztailak 6an.

usurbilerraustegiarenkontra 1456153529208 Usurbil Erraustegiaren Kontra | 2010-07-05 14:47

Azkenaldian zaborraren kudeaketa puri-purian dago Gipuzkoan. Diputazioak erraustegi planta Zubietan eraikitzea onartu zuenetik herri plataforma asko sortu dira eta zaborrak tratatzeko sistemen inguruko eztabaida piztu da lurraldeko herri askotan.

Gai honen barruan Zarauzko Ezker Batuak hitzaldia antolatu du biharko, uztailak 6-an, Laboraleko aretoan, arratsaldeko 18.30-tan. Bertan parte hartuko dute, Mikel Izagirre, Urnietako errausketaren aurkako plataforma kidea eta Ricardo Ortega, San Marcos Mankomunitatearen lehendakaria.


Utzi iruzkina: