Urruzuno-06

Eta Baltiko ertzera heldu ginen...

Seneka

2
urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-09-29 21:59

               (...) Seneka Etikaz aritu zen batik bat, guztioi berehala dagokigun bizitza zoriontsuaz. Jakintsua, hain zuzen ere, zoriontsu bizitzen dakiena da, ez eruditu antzua, eta jakinduria teknika baten ondorio den izaera bati dago lotua. Jakintsua, denborarenganako bere arretaren ondorioz, bizi egiten da, ez soilik iraun.                   Jakintsuaren ikuspuntua, aldiz, heriotzaren orenean kokatzen da beti. Irudika ezazu berehala hil...


Aste luzea izan da hau, egunero martxa hartu nahian eta ezin, zuen ahotsak, irudiak, ahaztu ezin. Argazkiak, dedikatoriak, paperean grabatuta gelditu diren oroitzapenak dira, galdu ez daitezen norabide bat hartu dutenak. Teleberria ikusteko egunero  korrika joan naiz ikastolatik etxera zuek  ikusteko esperantzarekin, baina ez dut ikusi guri dedikatu zizkiguten 30 segundu hain preziatuak. Agian ikusi ez dudalako da niretzat hain preziatua, baina halako amorrua sentitu nuen. Irratikua ere ez nuen entzun... Beno, hori gutxienekoa da. Oraindik behintzat gogoan baititut juntu...


Bikote berri bat sortu da Oiartzunen!!! Eneldori perrixila aurkeztu yogu ta maitemindu in dia. Ze sortuko ote da bikote hortatik... Ezkontza igandin izango da, Oiartzunen, 3.gunin, eguardiko ordubitan. Elepante Gorriya bertan izango da ta monjuk rebai. Bazkaya Zeledonen etxe berriko balkoyin izango da. (Gañea, lenengo platera batxuizopa omen da, biño...shhhhhhhh, ez esan iñorrei!) Bertan ikusiko galakun, muxu bat!


Lauso artean

5
urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-09-26 16:34

Non nago? 10 egunetan mundu berri bat ezagutu eta zaharrera bueltatu orduko guztiz galdurik nago. Agian galdurik hobeto nago, norabiderik gabe bide ezezagun batean. 18 urtez egunero ikusi izan ditudan begirada berdinak ikusi ditut gaur kalean zehar, aurpegi berdinak. Ispiluari begiratuta, ordea, ez dut begi gorridun tipa hori ezagutu. Masailak inpotentzia tanta gardenetan bustiak ditu eta bere begizuloek patrikan gordetako ilusioak eta esperantzak eztaltzen dizkiote. Leku orora begiratzen du, zerbait topatu nahian, norbait topatu nahian... ezin ezer topatu. Begiak itxi eta arnasa hartu du s...


ESTEKAK

urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-09-25 12:01

Iepa jendeGaurko goiza blog honetan kuxkuxeatzen pasa dut eta esteka interesgarri batzuk jarri dizkizuet, euskal blogosferan alde batetik bestera ibil zaitezten. Testu eta poema interesgarriak aurkituko dituzue bai metropolitan (etxerako lan egin behar), Ganbara beltzen kuba edota Juan Achutegi-ren blogetan (cocopo deitzen zenioten ez?).El poder de la palabra webgunea jota interesgarria da (arkitektura, musika, zinema, literatura... pasada bat da) eta CiudadSeva delakoan ipuin labur ugari aurkituko dituzue, denak hautatuak, izugarria da.Filosofoentzako hor daukazue Markos Zapiain-en bloga, ...


AGT (nire

1
urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-09-25 09:58

AGT (Abiadura Geldoko Tren). Oro har, gehienez 40 km / h abiadura har dezakeen tren-sistema.              Aitonak esaten zigun eran, loa eta ametsak estazio batetik besterako bidaiak besterik ez ziren. Ez nion sinistu Julen despeditu nuen gauean neure burua horietako amets batean ikusi nuen arte.             Esnatzean, trenaren kirrinkan bidaiarien oroitzapen argalek oihu egiten zutela akordatu nuen. Eta trena herdoilduta zegoela, eta bidaiarien hitzak ahoskatu orduko orbel bih...


Izen asko datozkit egun hauetan burura: Ander, Asier, Esti, Amaia Q., Cris, Itsaso, Iera, Jon C., Mikel, Amaia A., Haitz, Jon I., Olatz, Ane, Julene, Maddi, Itziar, Izar eta Alaine.   Baltikoko eskualdeen xarma ahaztezina zait. Azken hamar egun hauetan bidai honek, bertan ezagutu ditudan lagun hunkigarri, alai, maitekor, atsegin eta jator guztiekin batera, nolabaiteko ate irekia utzi du nire bihotz barrurantz. Sentsazioak ugariak dira: alaitasuna, poza, lasaitasuna… eta amets hau bukatu dela ikusirik tristezia apurra ere bai.   Ez dut sekula ahaztuko Tallin-en egon ginenekoa, Tar...


BIHOTZAREN BROMAK

2
urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-09-23 22:05

"Izan ere, eta hala esan dit gaur medikuak, ezin baita botika bat hartzeaz hain tupustean utzi". "Denbora, halaxe zion, irribarre  definiezin batekin, kabroi hark, denbora bat utzi behar zaio botikari, bere dosia jeitsiz, egoera "arrunt" bat arte iritsi arte". Hala esan dit, kabroi hark. "Baina ez dut aukera hori izan ordea" ihardetsi  nik.  "Bada, besterik ezean, denbora, eta hitz bera errepikatuz, kabroia, denbora izango duzu sendagai hoberena".Gaur kardiologoak esan dit bihotza pattal xamar dudala...                &nb...


Nahi eta ezin

14
urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-09-23 21:01

  Izenburuak ondo esaten daben modura, nire baltikotako bidaia eta oraingo pare 1 egunak,holaxe pasa ditut,nahi eta ezin. zozer idatzi nahi eta ezin.(inpotentzia) Egunero zuk ematen zizkidan aholkuak eta postasunak,ahastu nahi eta ezin.(txoratuta utzi bait ninduzun) Zuek nigatik oso urbil zaudetela pentsatu nahi eta ezin.(badakidalako Lekitto oso urrun dagoela) eta horrela beste 10 000 gauza....kontatu nahi eta ezin DENA DA NAHI ETA EZINA EGUN HAUETAN. P.D=km-etan alkarregaz parrandatxua botako dogulakuan,msn-ian itxongo zaitxuet.          &...


"Nik ere tximeletak ditut nire barruan" esan diot gaur lagun bati. Atzo, mila hitz aitortu gura eta, besarkada mutu batez soilik agurtu nuen. Berak bakarrik esango zukeen erantzuna eman dit, beti bezain bera: "Utziezu libre hegan egiten".   Nire buruari, hori egiteko Manual de instrucciones bat ote dagoen galdetzen ari nintzaionean, tximeleta horien kilimak sentitzea txarra ote den galdetu dit. Txarra ezetz, erantzun diot, baina joño; hainbeste kili-kili sortzen dituzten tximeletak erregalatu dizkizutenak urrun baldin badaude... malo. Eskerrik asko hain kili-...


urruzuno06 1456153496706

Azken iruzkinak

danel

danel 2009-06-19 10:46 #1

k os den a todos por donde os kepa

Danel

Danel 2009-06-19 10:36 #2

Correr! Putas! Correr!

juan

juan 2009-06-19 10:24 #4

Zorras putas

2007-06-04 14:41 #5