Blog interesgarriak

txotx 1456153402457 Txotx!!! | 2009-02-24 11:34
1

Jarraian nik gustoko ditudan 5 blog aurkeztuko dizkizuet, Espero dut zuen gustokoak izan daitezela.

Gehien gustatzen zaidan bloga Behinbetiko da. Eskuma aldean, lehenengo punk-oi mugimenduarekin lotutako hainbat diskoetxe, irrati…erakusten dizkigu eta ondoren blogak dituen atalak azaltzen ditu ( argazkiak, berriak, diskak, fanzineak…). Jarraian blog interesgarri batzuk aipatzen ditu eta ondoren hurrengo aste bukaeretako agenda ageri da.

Punk-oi mugimenduarekin lotutako bloga denez, bertako bai kanpoko taldeen myspace-ak aipatzen dizkigu eta nola ez. Kontzertu horiek burutuko diren gaztetxe, areto, tabernen…web-ak biltzen ditu. Benetan blog oso interesgarria.(http://behinbetiko.blogspot.com/).

 

Gustatu zaidan beste blog bat aramaixo izan da. Ez nuen ezagutzen eta ez du zerikusirik goiko blogarekin, baina benetan artista baten blogaren aurrean gaudela uste dut. Berak argazkietan oinarritu du bere bloga. Oso argazki politak, landuak eta artistikoak biltzen ditu gazte honek.

 

Egia esan ni ez naiz oso pelikula zalea baina hala ere blogdecine blogak aipamen bat merezi duela uste dut. http://www.blogdecine.com/. Zinemari buruzko kritika eta iritsi pertsonalak biltzen ditu. Baita azken estrenoak eta saritutako pelikulak aipatzen ditu. Gainera, kritikak sakontasunez egiten ditu, benetan zine munduaren aditua dela erakutsiz.

 

Zeini ez zaio gustatzen umoretsu esnatzea? Ba horretarako badago blog apropos bat. http://www.sarda.es/. Bertan argazki umoretsuak ageri dira eta baita gauza bitxi asko ere.nik barre asko egin dut blog hau ikustean, eta askotan txundituta gelditu naiz, esaterako, “ moto galáctica” izeneko motorra ikusi nuenean, lur azpiko etxea eta tubo hotela ikusi nituenean…

Diseinuari dagokionez, goian eskuma aldean, hainbat ataletan banatzen du bloga: animaliak, kotxeak, iragarki originalak, inpaktu argazkiak… Jarraian, aurretik argitaratutako notiziak sailkatzen ditu hilabeteka, gehien ikusitakoak azpimarratuz. Amaitzeko beste blog interesgarri batzuk aipatzen dizkigu,

 

Amaitzeko, goiko atalean aipatutako  den web interesgarri horietako bat komentatuko dut, http://www.chistosos.es/.

Oso blog barregarria da. Gehien txisteak batzen ditu eta hauek hainbat sekziotan banatzen ditu: bikote txisteak, janari txisteak, mediku txisteak…sarda.es blogak bezala aurretik argitaratutako dokumentuak erakusten dizkigu eta jarraian blog interesgarriak aipatzen ditu.

 

Beno ba, hauxe da guztia.

 

   Espero dut zuen gustokoa izatea.

 

            Agur bero bat!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-03-14 18:11 #1

Ondo azaldu dituzu blogak, baina loturak ez dituzu egin guk ikasitako moduan. Paragrafoaren bukaeran URLa jartzea ez da lotura egitea. Konpondu egin beharko zenuke hutsune hori. Horretareako, egin urrats hauek:<br><ol><li>Ireki Chistosos bloga, eta kopiatu beronen URLa.</li><li>Zure blogean zaudela, beste fitxa batean, hautatu Chistosos hitza, eta egin klik goiko bolan. Leiho bat irekiko zaizu.</li><li>Itsatsi lehioan Chistosos blogaren URLa, eta onartu.</li></ol>


Utzi iruzkina: