Futbolean

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2013-06-10 15:58

Gaztetxoak futbolean ikusi nituen atzo, 10, 11, asko jota 12 urtekoak, futbol eskola desberdinetako taldeak elkarren aurka, neska bakanen bat mutil pila hartan. Futbolean jokatu egiten zuten gehiago edo gutxiago, taktikoki entrenatzaileak aginduta bezala kokatu eta mugitu bai eurak eta baita baloia ere. Ikusten jarrita, hala ere, ez nuen horrelako gozaturik hartzen, gusturago ikusi izan ditut adin horretkao neska-mutikoak futbolean jokatu beharrean jolasten aritzen direnean, eskolako patioko partiduak deitu ditzazkegu, entrenatzaile batek ezarritako taktika baten menpean aritu gabe eurei okurritzen zaiena egiten dutenean. Futbol eskolak daudenetik futbolean erakusten zaie, teknika bezala taktika, eta neska-mutikoek (mutikoek batipat) ahalik eta azkarren ikas dezaten ahalegintzen dira, baina adin horretan askoz dibertigarriagoa, alaiagoa eta gustagarriagoa (eta ez dakit ikasteko egokiagoa ere ez ote den) taktikaren menpean arituko gabeko patioko futbola.

 


Utzi iruzkina: