2013-10-19

txoko 1456153393354 Nire txokotik | 2013-10-20 06:50

  • `Sexpearemente´ deitzen zen atzo gauean ikusitako antzezlana. Ez naiz hasiko kontatzen zer kontatzen zuten antzezlanean; bi hitzetan, antzerkiaren eta kulturaren aldeko obra bat gaur egun kulturaren arloan egiten diren murrizketen aurka. Bertaratutakoei gustatu zitzaiela esango nuke, nire ere bai, baina tira, ez zidan aparteko emoziorik sortu. 
  • Gabaz idatzi nahi dut, oraintxe bukatzen ari den gau honetaz, adibidez. Gure bazterrak iluntzen direnean gizakiak atsedenerako batipat hartzen dugun gauez. Gauaren erdian esnatu naiz, beste askotan bezala eta banekien ez nuela berehala lo hartuko. Isiltasun orma bat antzeman dut, ez zen autorik ere entzuten. Bururatu zait jaikitzea, janztea eta etxetik ateratzea isiltasun orma hori ahalik eta gutxien urratuz gaueko pakea, gaueko isiltasuna sentitzera joatea. Ez dut egin, begiak itxi gabe, baina gorputzak beheraka tiratzen zuen, etzandako posturara. Gaueko paseo horretako sentsazioak jaso gabe lokartu naiz halako batean. Mundua, ingurua, geldi dagoenean, hanka puntetan bada ere, mundu hori, inguru hori ikustea eta sentitzea ederra izan daitekela daukat orain buruan, are gehiago gaurkoa bezala udazkeneko gau epel batean.


Utzi iruzkina: