Non zaude?

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-05-31 08:57

Tristurak inbaditu ditu

diru-zorroan  daramatzadan agirien argazkiak:

NANa tristuraz jabetu da erabat,

gidabaimena tristuraz jota dago

eta lanera sartzeko txartelak

zeresanik ez

tristura bera da,

herstura eztarrian.

Dagoeneko hotz dagoen kafeari

begira

naukazu.

 

                                                               Lodinowsky


Utzi iruzkina: