Basamortukoak

AMAN IMAN (ura bizitza da), Tuareg-en esaera zaharra

  Basamortua zeharkatuz doazen bi lagunen istorioa da hau. Zeharkaldiko une batean, bi lagunak elkarrekin haserretu, eta batak aurpegian jotzen du bestea. Zartakoa jaso duenak, ezertxo ere esan gabe, honako hau idazten du hondarrean: “Gaur, nire lagunik onenak aurpegian jo nau” Bidaian aurrera egiten dute, harik eta oasi batera iritsi, eta bertan freskatzea pentsatzen duten arte. Belarrondokoa jaso duena, hondar mugikorretan hondoratzen da, baina, bere lagunak herioren atzaparretatik libratzen du. Bere burua salbu ikusi os...


Laguna

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-07-07 16:25

    “Tameditin” hitzak, laguna esan nahi du, tuaregen hizkuntzan, femeninoan baina. Emakume lagunei ari zaie abesten Mohamed Issa.   Ez doaz halere, hitzak soilik abesti honetan. Hitzei, eta musikari, begiradak, keinuak, irribarreak ... kateatu zaizkie. Herriari kultura bezainbeste, gauari eguna bezainbeste, ortziari lurra beste, mortuari euria beste, Europa Afrikari beste, deabrua aingeruari beste, gizakia gizakiari bezainbeste.  


    Tonbuktuko, Sidi-Yahiako meskitako atea, aizkoraz hautsi dute. Elezaharrak dio, ate hau irekiz gero, zorte txarra jabetuko dela hiriaz. Eta zorte txarrari, ozenki, ari zaizkio deika Ansar Dine, muturreko islamista, eta bere jarraitzaileak.  Apirileko iraultzaren ondotik, Tonbuktun zeuden, Azawaden askapenaren aldeko tuaregak, bertatik bidali ondoko, lehen ekintza lotsagarria da hau.  “Tin-Buktun”, tuaregen hizkuntzan, “Bukturen iturrian”, lo gozoan zeuden hirurehun santuak, zalaparta batean, garrasika, bortxaz, atera dituzte, lozorro eternaletik. Bost ...


   Harea lurrik anonimoena, Hareaz eginak desparadisoaren zutabeak. Eta Lurra planetaren aidea ere Hareazkoa, Urano, Venus ere Harearena; Harea egotziz bihotzek Harea erakarriz. Harea.. Baina ez harea bakarrik. Harearekin batera malko esentziala Eta odol bete ontzi bat. Eta harearen artean zuek ere gutun Horituak, erloju Hautsiak, Hiztegi liliputiarra, Espartako eskuta herdoildua, Bazatozte zuek ere. Baina arratsero galduz doa guztia Zu edo argia bezala; Gauero ez da harea baino geratzen. Ilargi ...


Trabaturik ...

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-05-13 20:07

  Emakume           bat                    gelditu zait                           bi bekainen                               artean     &n...


Sahara

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-04-28 21:20

       Tenere      zahar      betiko lagun      etsai      aberri      negar      betiko lagun      Tenere      errege      herio      betiko hilobi      Tenere 


  Mendiko, itsasoko, basoko... hurbileko norbaiti, basamortua irudikatzeko eskatuz gero, seguraski, hondarrezko paisaia zabal-zabal bat marraztuko luke,eta erdi-erdian, urruti antzean, akaso, palmondo luze, eder bat. Jakin ezazue ezetz, mortuaren magalean, nekez ikusiko duzuela palmondorik, ez da palmondoa basamortuari garaituko zaiona, ez. Palmondoa, oasiko printzea da. Oasiak, urak, egiten du palmondoa, eta palmondoak, urak, egiten du oasia. Baina oasia ez da mortua. Oasia, mortuaz trufatzen den paradisu pusketa da, zerua infernuan. Zuhaitz eta landare-mota guztien gainetik,basamor...


Berdinkeria

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-04-14 21:31

 Munduan 6000 hizkuntza inguru daudela diote adituek, eta gehienak betiko galduko direla mende hau amaitu baino lehen. Biodibertsitatea denok goratzen dugun garaian, gizadiaren kultur aniztasunari historia osoan egin zaion sarraskirik gordinena ari gara geure begien aurrean ikusten, boterearen axolagabezia osoaz, edo haren konplizitate ezinbestekoaz.  Giza eskubideek gizon-emakume guztion berdintasun eta duintasuna aldarrikatzen badute ere, jatorrizko hiztun-herriak arroztuz doaz etengabe, eta prozesu hori ez da kasualitate hutsa, legearen zaindari diren estatuak eurak baitira e...


(...) Baina Mohamed ben Abdelkrimek errebindikatzen zuen independentzia arriskua zen Frantziarentzat, eta Britainia Handiarentzat ere bai, beste herri askorentzako egitasmo bihur zitekeelako. Huber Lyauteyk labur eta argi azaldu zuen arazoa esaldi honetan: “ez dago gure interesentzat ezer kaltegarriagorik Fezetik hain hurbil estatu musulman independente eta modernizatu bat baino” Natiboak ezjakinak, fanatikoak, ez-gauza ziren artean, frantziar inperialismoak legitimitatea izan zezakeen. Baina errepublika moderno batek guztiz absurdo bihurtzen zuen inperialismoak babesle papera bere gain ha...


Kidal

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-03-31 23:21

 Kidal-eko haur tuaregak    “Iforas”, tribu tuaregaren, “Adar” edo mendia, hartzen duen lurraldea da Kidal, eta baita ere bertako hiri nagusia. Bertako harkaitzetako labar-pinturek, “tifinar” ikurrek, hezur, eta aztarnek, aspaldiko gizarte berbere baten berri ematen dute. Paleolito garaitik, kristautasunaren hastapenera arte, Saharako karabanen atzera-aurreren lekuko direnak. X eta XVI. mendeen artean, arabiarrak izan ziren tribu “tamahack” edo berbere hauen berriemaile; Ibn Haqual, Es Saadi Ibn Batouta, Ibn Khaldoum ... Urre, esklabo, gatz, espezia ... komertzioaz, hi...


tuaregenlaguna2011 1457025528099

Tafsit Udaberri

Mortuaren magalean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Izan... Nahi, eta ezin. Tuareg. Hankaz gora. Hondar ale. Haize ero... bero, gero, zapi, belo, egunero. Izarren begiradapean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Amets... Nahi, eta ezin. Tuareg.

Bitakora twitter