Itsuek ere ikusten dute

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2016-03-12 18:26

 

 kel_tamasheq gaztea

 "Gauzak ez dira nahastu behar" __esango dizuete batzuek__. "Drogak eta politika bi gai zeharo desberdinak dira". Baina itsuek ere ikusten dute Hego Amerikatik datorren kokainak, Afrika Mendebaldeko kostaldea suspirio gozoan igaro eta basamortuko bide malkartsuetan murgiltzera egiten duela __Azawad hitsean kasu__, aberatson Europa amets.

   Errazago zaio askori "Sahel" hitz beilegia, "terrorismo" hitz beltzarekin uztartzea, ezen ez "droga" hitz gorriarekin.

   Bamakok aspaldi abandonatutako gazte langabetu azawadiarrak baina, senez eta kulturaz ibiltariak, nekez egingo dio muzin, batzuek __demagun lotsaren eta beldurraren harresiak eraiki ditugun europarrok__, antsiaz gutiziatzen dugun dama zuria garraiatzeari. Zer ba?

   Eta damaren beso deabruzkoetan murgilduko da, ahiturik, Europa zaharra, aurre egin nahi ez dion errealitateari bizkarra erakutsi nahian, ihesi, fikzioaren eta fantasiaren ondotik.


Utzi iruzkina: