Pil-pilean
Putinek eta Bidenek Hirugarren Mundu Gerra deklaratu zioten elkarri, eta arma nuklearrak jaurtitzeko botoia sakatzera zihoazenean, gauza xelebrea gertatu zen: Putini kakalarria etorri zitzaion, eta, komunean jesarrita zegoela, Wagner talde mertzenarioaren kide ultraortodoxo batek komun-zuloan jarritako lehergailuak eztanda egin zuen eta bere kakan zipristinduta hil zen. Bidenen heriotza ere bitxia izan zen. NATOren egoitza nagusira joan zen eta, balientekeria bat egitearren, igogailua hartu beharrean eskaileretan gora joan zen. Baina, bere zoritxarrerako, ez zuen ikusi lurrean Trumpen jar...
Aimenge eta etxeko neskak zoriontsu bizi gara, dohatsu elkarrekin. Nik haur eskola batean egiten dut lan eta mutil bakarra naiz: xarmanteko neskaz inguraturik naiz. Bada apirila eta hasirik dira lankideak arropa batzuien eraunzterat, gabe erdeiterat; badakit asteak haratago eta arropa aunitzez guttiago; izanez ere, enpresak oihalik ez eta izigarriko beroa egiten du kanpoan, baratzean; haurrak halako itzalean atxikitzen ditugu, baita barneko freskuran ere. Etxeko neskak urruxka dira, asko hondartzatan larrua jo eta jo, goiz eder larrua jo eta jo, gero hondar...
Eskekoak kapela barruko txanpon bakarrari begiratu zion. Zera pentsatu zuen: "Txanpon hori lurpean sartzen badut eta egunero ureztatzen badut, agian urtebete barru txanponez betetako altxor bat emango dit". Baina lan horri astunegia iritzita, altxatu eta aurreko espaloian zegoen eskekoari utzi zion txanpona. "Altxorrik handiena ezer ez edukitzea da", pentsatu zuen, eta bere nagitasunean lokartu zen. Bernardo Kapanaga
Ekaitz Santazilia, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons.
Salmahaiko betaurreko batzuk seinalatu nituen. -Proba ditzaket? -Jakina! Baina horiek bereziak dira. Pentsamenduak irakurtzen dituzte. -Nola? -Jartzen badituzu, nire pentsamenduak ikusiko dituzu. Salmahaitik kontu handiz hartu eta jarri egin nituen. -Pentsatu betaurrekoen prezioa. Asmatzen badut, salmahaiko betaurreko guztiak erosiko dizkizut. Bestela, salatu egingo zaitut, iruzur egiteagatik. Dohainik eraman nituen guztiak. Bernardo Kapanaga
Salmahaiko betaurreko batzuk seinalatu nituen. -Proba ditzaket? -Jakina. Baina horiek bereziak dira. Pentsamenduak irakurtzen dituzte. -Nola? -Jartzen badituzu, nire pentsamenduak ikusiko dituzu. Salmahaitik kontu handiz hartu eta jarri egin nituen. -Zer iruzur mota da hau? Ez dut ezer ikusten! -Asmatu egin duzu: ez nintzen ezer pentsatzen ari. Bernardo Kapanaga
Salmahaiko betaurreko batzuk seinalatu nituen. -Proba ditzaket? -Jakina. Baina horiek bereziak dira. Pentsamenduak irakurtzen dituzte. -Nola? -Jartzen badituzu, nire pentsamenduak ikusiko dituzu. Pentsakor geratu nintzen. -Ez, kasu horretan hobeto zeuk jartzen badituzu. Ea asmatzen duzun zer nabilen pentsatzen. Salmahaitik kontu handiz hartu eta jarri egin zituen. Ondo ematen zioten. -Zera pentsatzen ari zara, ez dudala asmatuko zer ari zaren pentsatzen. Poltsikotik labana atera eta zintzurrean sartu nion. -Asmatu egin duzu! Bernardo Kapanaga
Neguko egun baten, txitxarra inurriarenera joan zen. -Gosetuta nago. Emango zenidake zure biltegitik janari apur bat? -Gustura emango nizuke, baina hutsik dago. Monsanto enpresari saldu nion udan bildutako guztia. Eman zidaten diruarekin, orain McDonald'sera joaten naiz bazkaltzera. Bernardo Kapanaga
Neguko egun baten, txitxarra inurriarenera joan zen. -Gosetuta nago. Emango zenidake zure biltegitik janari apur bat? -Jakina! Hartu nahi duzun guztia. -Eta hori? Zer dela eta? -Ipuin klasikoak iraultzea gustatzen zait, besterik ez. Bernardo Kapanaga
Neguko egun baten, txitxarra inurriarenera joan zen. -Gosetuta nago. Emango zenidake zure biltegitik janari apur bat? -Ezta pentsatu ere! Zergatik eman zenuen uda guztia kantuan, ni lanean nenbilen bitartean nire biltegia janariz betetzeko? -Nire kantuak zure lanaren aringarri zirenez, abesti bat amaitu bezain laster "beste bat, beste bat, beste bat" hasten zinelako. Bernardo Kapanaga
Ba ei dago Afrikan, Kong mendikatean, mendi bat deitzen dena Kili-Kilimanjaro. Ez baduzu sekula entzun mendikate horren izena, esango dizut aspaldiko mapa batzuetan agertzen dela, esate baterako James Rennel kartografoak 1798an, Aaron Arrowsmithek 1802an eta John Carek 1805ean argitaratutakoetan, hurrenez hurren. Mapa horien berri izan zuten zenbait esploratzaile europarrek Afrikara jo zuten, mendi misteriotsu horien bila. Bada, horietako bat Humberto Amantegi durangarra izan zen. 1856 urtean abiatu zen Afrikarantz, berak asmatutako ibilgailu batean. Esan daiteke ibilgailu hori bizik...
Jenerala enperadorearen aurrean zegoen, domina jasotzeko gertu. Lurralde zabala okupatu berri zuen inperioarentzat mendebaldeko mugatik haruntz. -Eta? Non daude gudako zauriak? -itaundu zion enperadoreak, ez baitzion ikusi soinean ezta urraturik txikiena ere. -Enperadore jauna, ez zen gudarik izan. Etsaien armada aldendua zen, eta armen beharrik gabe hartu genuen lurraldea. Orduan, domina kutxatxoan sartuta, zera erantzun zion enperadoreak: -Gudarik gabeko konkistek ez dute dominarik merezi. Mendi garai baten tontorrera zalgurdian heltzea bezain ezdeusa da. Dominek zauriak eskatzen ditu...
LEHEN EKITALDIA Hondartza. Ez da nihortxo ere. Ostatua ere bada, baina hetsirik da: neska bat haren ikuzten ari da. Badu bikinia soinean, ortoz da; musikara badu izekirik: Urkoren Kaioen amodioa. Noizbait bi neska ageri dira eskuin aldetik (ostalertsa ez da haiei ohartuko bai baita lepoaren emaiten ari). Direlako neskak jauntzirik daude eta bikinia arroparen pean. Kokatu eginen dira, ekitakoa parako, bularretakoa erauntzi eginen dute. Kremara elkarri. Halakoak. Oro musikak iraunen dueno. Sirats.- Goiz dun eta beroaren handia ! Lexuri.- Baiki ! Sirats.- Harat ! Ostalertsa hunat beha...
Kategoriak
Azken iruzkinak
Oier Araolaza 2023-08-31 10:11 #5
Joder, ze susto eta ze estres egoera. Aber nola eboluzionatzen duen kontu horrek hurrengo ataletan.
Oier Araolaza 2023-08-30 11:11 #7
Joe, ba diabete-kitak eta buzeoko materialaren ondoren barruko erropa eta bi kamiseta, ala?