IRUÑEKO ALDE ZAHARREKO KALEAK UMOREZ JANTZIRIK

titiriteros 1456153111583 Titiriteroak | 2008-05-24 13:49

teatro_callerjo1

Antzerki obrak eszenatoki edo oholtza gainetan soilik burutzen direla uste dugu. Baina badira gertutasuna eta ikusleekin hartu-eman edo feed backari garrantzi gehiago ematen dieten beste antzerki mota batzuk, maskarada edo kale antzerkia ditugu horren adibide.

Pasa den larunbatean Krixkitin iruñear antzerki taldeak kolorez beteriko ikuskizuna eskaini zuen Iruñeko alde zaharreko kaleetan. Urte pila daramatza Krixkitin konpainiak kale ikuskizunak sortzen eta sekulako esperientzia du kalean ustekabean ikusle bilakatzen den jendea bereganatzen. Aktore hauek, gizarteko arazo eta jende gaztearen bizipen eta esperientziak transmititzen saiatzen dira beraien obren bitartez, eta beraien helburua primeran betetzen dute.

Beraiek sortutako ikuskizunen artean “ Zangalatraba”, “Alkilerrean” eta larunbatean estreinaturiko “Pipazalak” ditugu. Azken horrekin, izugarrizko giroa jarri eta asko alaitu zuten hodeiez estaliriko arratsalde gris hura; eta ordu eta erdiko ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izan zuen bertaratu zenak.

Lehenik, taldeko beteranoa den Ander Iturriagak publikoa “manifestazioan” eraman zuen lelo berdina errepikatuz, Estafeta kaletik auzoko San Nikolas plazaraino eta bertan hasi ziren antzezlanarekin. “Manifestaldi” horretan, bidean topatzen zuen oro bereganatu zuen bere oihu, txiste eta kantuekin. Publikoa asko inplikatu zen eta horrek asko lagundu zuen antzezlanaren garapenean eta ikusle berriak bereganatzerako orduan. Berezitasunen artean, azpimarratzekoa da antzerkia aurrera joan ahala, beraiek ere ibilbide moduko bat jarraituz ia Alde Zahar osoan zehar ibili zirela. Estafetatik, hasita Mercaderes pasa eta udaletxe aurrean geldialdi bat egin ondoren, Gaztelu plaza eta Sarasate pasealekuan barna barre algara ugari eragin zuten lekukoen artean.



krixkitin taldeak eginiko ibilbidea Iruñeko alde zaharrean zehar map

Ezin da aipatu gabe utzi, kale ikuskizuna izanik aktoreen energia eta presentzia, eszenatoki bihurtzen den asfaltuaren gainean. Krixkitinekoek jakin dute azken urteotan baldintza horiek betetzen dituzten antzezleak aukeratzen eta larunbateko emanaldia horren isla ere izan zen, aktoreen energiarena hain zuzen. Gainera, erraz gal daitekeen ikusleen arreta mantentzeko mekanismoak ongi ikasi eta barneratuak dituztela ere argi ikusten da.

Txalo bero bat kaleak bizirik mantentzeko apustua egiten duten artista talde guzti hauentzat!

* kronika hau klaseko ariketa bat izan da eta hemen ipinitakoa asmatua da, barkatu eragozpenak.


Utzi iruzkina: