Telekoak, telfono mobilak eta norbait akabatzeko gogoa

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-11-12 20:28
4

Badira gauza batzuk ulertzen ez ditudanak. Horrelaxe hasi nuen aurreko astean blog honetako post bat. Aste bete pasa da eta berriz ere post berri bat esaldi berdinarekin hasi beharrean naiz (uste nuena baino motzagoa izango naiz…).

Harira. Demagun enpresa baten zerbitzuak kontratatzen ditudala. Hilabetero ordaindu beharreko zerbitzua da eta konturatzerako hamar urte daramatzat enpresa horri bere zerbitzuak kontratatu eta ordaintzen. Bezero fidela naizela esan daiteke ezta?

Ez dut kexarik zerbitzuarekin baina egia esan, sekula ez dut arazorik izan eta ondorioz, ez ditut sekula nerekiko (bezero fidelarekiko), konpromezu batean jarri. Gainera, zerbitzu berebera eskaintzen duten beste mila enpresa daude eta badakit enpresa horien zerbitzuak utzi eta nire enpresa berdina kontratatzeagatik opariak egiten dituztela. Niri noski, ez didate sekula oparirik egin baina ez, ez naiz kexatu.

Hala ere, iritsi da eguna arazo bat izan dudana, abuztuaren 10a alegia eta enpresa honek, bezero fidel moduan nauen enpresa honek, ez dit gaur bertan bezero berrie eman diena eman nahi. Zer iruditzen zaizue?

Ba gehienok ongi imaginatu duzuen moduan TELEKO PUTASEME! batetaz ari naiz (berotuta nago…). Abuztuaren 10ean mugikorra galdu nuen Gozoko irla ederreko Azure Window harrikoxkorrean (ez da leku txarra mobila galtzeko ez…). Oporretatik itzuli eta Movistarreko dendara jo nuen mobil berri baten bila. Salneurri eskuzabal batean noski (bezero fidela naiz, 10 urte daramatzat beraiekin!).

Ba berriz ere, ongi imaginatu duzuen moduan, haizea hartzera bidali ninduten. Puntu guztiak aurreko mobila erosten gastatu omen nituen (hala ere, 60 euro kostatu zitzaidan...). Punturik ez, ba mobilik ere ez. Hori bai! Vodafonetik irten eta Movistarren sartu nahi duen batentzat iPhone eder bat opari (ze puntu?).

Bai, badakit. Tontoa naiz TELEKO PUTASEME! horien bihotz onean sinesteagatik baina ez da hori kontua. Hamar urte luze daramatzat beraiekin. Ez al dut merezi iritsi berri bati eskaintzen dioten tratua? Ahaztu TELEKO PUTASEME! batez ari naizela, pentsatu soilik gizartean balioa izan beharko luketen balioetan.

Dendako neskaren aurpegiak ez zuen hitz egin beharrik, arrazoia duzu baina ezin dut ezer egin egin, horixe zioen ezpainak mugitzen ez bazituen ere. Erabat berotuta dendatik atera, etxera joan, telefonoa hartu (nirea ez, nirea Gozon zegoen) eta 609 telefono “handira” deitu nuen. Telefono PUTASEME! horretara deitu duen edozeinek badaki zertarako balio duen, hamar kilo goma 2 hartu (beraien zerbitzuak ordaintzen aritu naizen urte bakoitzeko bat) eta TELEKO PUTASEME! horren egoitzako atera joan eta bertan uzteko gogoa sartzeko, ezer gehiagorako ez.

Beroaldia erabat pasa gabe dendara itzuli eta mobil bat erosi nuen (Movistarrekin nuen kontratua amaitu gabe zegoen eta beste TELEKO PUTASEME! batera joateagatik isun bat ordaindu beharko nuke). Mobila erosi (mobil dotore bat, haserrealdia denporapasa baten batekin lasaitu behar nuen…) eta etxera joan nintzen. Agenda guztia galdu nuen, musika, argazkiak, mobila bera eta hori gutxi balitz, 161 euro ordaindu beharra izan nituen mugikor berriaren truke. Bai badakit, tontoa naiz…

Ba oso oker ez banago, hiru hilabete pasa dira egun horretatik eta TELEKO PUTASEME! horrek saldutako mobila izurratu egin da (gauetik egunera, ez kolperik, ez urik, ez hostiarik!). Dendara joan (nik uste dendako neskari barregurea eta guzti eman ziola nire egoerak…) eta konpontzeko eskatu nuen. Ba astebete geroago, mobila dendara itzuli dute eta beraien hitzetan “…la averia se debe al mal uso del titular del telefono…” edo berdina dena, “…que se lo arregle su puta madre…”.

Amorrua… gorrotoa… norbait akabatzeko gogoa… Okerrena da, TELEKO PUTASEME! horrekin nuen kontratuak indarrean jarraitzen duela eta konpainiaz aldatzeagatik isuna ordaindu beharrean nagoela… Aaaaaaaaaaaaaahhhhhhhg!!!! Ez zait axola, banoa Movistarretik, banoa beste batera eta hauek nahi dudan mobila emango didate, debalde. Naiz eta ezagutu ere ez nauten egiten, naiz eta bezero fidela naizela ez dakiten. Nahi dudan mobila aterako diet eta orduan, orduan bakarrik, Movistarreko telefonista batek deituko nau eta beste konpainiak eskaintzen didana berdindu edo hobetuko du eta orduan, bezero fidel honek, hauxe esango dio: “Euskeraz esango diat, vete a tomar por el kulo!

nerbiox

nerbiox 2009-11-13 10:08 #1

Aholku bat emango diat Mikel. Euskaltel, Movistar, Vodafone eta Orangetik pasea nauk. Portabilitatea duk usuariook dugun txollo haundiena. Hemen usuario "fidelak", konpainiaz aldatzen direnak dituk. El mundo al revés.

"Amagoa" ere egin dezakek. Beste konpainiaren batera joan eta pasa egingo haizela esan. Orduan Movistarretik deituko ditek, mobil on bat merke edo debalde eskaintzen eta gainera fakturan ere beherapen bat eskeiniko ditek  seguraski. Orain gutxi, Nokia 5800a debalde eskeintzen ziaten.

Be 'infiel', my friend.

indezent

indezent 2009-11-13 11:30 #2

Bakik burugorra neokela (ez hi bezain beste, baino burugorra). Potrotaino jarri ziek eta alde in behar diat. Hori bai, bazekiat ze mobil eskau konpainia berriri: Hauxe.

Ze iruitzen entendido de los mobiles?

nerbiox

nerbiox 2009-11-13 12:45 #3

Apalategik daukek.
Tamaina inporta ezpazaizu, kriston mobille.

indezent

indezent 2009-11-13 16:59 #4

Zer dek, handigie? mmmmm, etzekiat ba. beste honekin dudatan nabil...

Utzi iruzkina: