Sexty Sexersen bigarren diska kalean da: Urkamendi Blues

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-06-02 18:06
3

Sexty Sexersen bigarren diska kalean da dagoeneko. Urkamendi Blues izenarekin iritsi da gugana eta egia esan, ederki datorkio izena. Orain dela hilabete erosi nuen diska baina denbora bat behar izan dut bere osotasunean gozatzeko. Hasieran, txakur bat erostera joan eta lorito batekin itzuli nintzenaren sentsazioa izan nuen baina diskari buelta bat gehiago ematen diodan bakoitzean gehiago gustatzen zait.

Lehen diskarekin listoia oso altu utzi zuten Berako mutilek eta bigarren honekin agian talde guztiek egin beharko luketena egin dute; disko erabat ezberdin bat erditu alegia. Lehen diska frenetikoagoa zen, rokanroleroagoa, “agudoagoa” eta bigarren hau aldiz pixuagoa, stonerragoa, baxuagoa. Diska berdina egon ezkero zaleak aspertzeko arriskua izaten da eta ezberdina egin ezkero aldiz zaleei iruzur egitekoa. Hala ere, apostua ongi irten zaielakoan nago eta talde beratarra kontzertu bat ematera gurera noiz etorriko den itxaroten geratzen naiz.

Garbiak dira diska honetan Kyuss edo Soundgarden bezalako taldeen erreferentziak (une batean edo bestean Badmotorfinger diskako zatiren bat entzuten ari naizenaren sentsazioa dut) eta biak oso kuttun ditudan taldeak dira. Horrela eta etengabe harritzen duten koadrila honen gaitasunak kontuan hartuta, etxean edukitzeko diska delakoan nago. Gozatzen hasteko lagin txiki bat izan dezazuen, beraien lehen singelarekin uzten zaituztet: Amuak itotzen nau (ez daitezela ito, hurrengo diska atera aurretik behintzat).

borthuzai

borthuzai 2007-06-02 20:02 #1

gaur bertan urretxuko gaztetxen!<br />etzeok oso urruti ezta? oaintxe in diau plana kolega batzuk eta jutekok gaituk. animatzen? erantzuiak al deken azkarren... ok?<br />(oain ez dek mail-ik irakurriko eta ez haiz mezu hontaz enterauko, baño bueno...)<br />

bewater

bewater 2007-06-04 12:23 #2

Earra lehenengo temea, denak horrelakoak badituk, niri ere seguro gustatuko zaidak. Gazte hauek la hostia dituk, euskal musikaren belaunaldi berria hemen da, eta Fermin caraplater Muguruza gabe...Borthuzai, ondo pasa kontzertuan

indezent

indezent 2007-06-04 13:15 #3

Profeta bat inda hao Borthuzai, ez diat irakurri ez, espero diat ederki pasako huela. Ta hi Manolete, hau ya eosi in barko dek e, internetez e eosi zeikik asik bakik...


Utzi iruzkina: