Polita izan da iraun duen artean...

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-06-27 18:47
12

Urtebete ere ez da blogarekin hasi nintzela eta nahiz eta derrigorrez hasitako kontu bat izan ezin dut ukatu gustoa hartzen amaitu dudala. Gaur egun lastima eta guzti ematen dit txoko hau hain abandonatuta izateak.

Kontua da, blogean hasi nintzenean komunitate txiki antzeko bat aurkitu nuela blogosferan (ez zait hitz hau batere gustatzen, friki kutsua du). Asko izan dira blog honetan idatzi dutenak eta are gehiago nik neuk irakurri ditudanak (nahiz eta denetan erantzunik ez jarri). Hala ere, badira hiruzpalau oso gustokoak nituenak eta gertutasunagatik edo (goierritasuna barru barruko kontua da) kuttun nituenak.

Denbora pasatzen joan da eta blog hauek desagertzen joan dira pixkanaka pixkanaka. Opusnigrum Ñoñostiako lazkaotarrari azkar joan zitzaion hasierako beroaldia, Bewater laguna eta bere Zirt edo Zart bloga flema ingelesak erabat irentsi dituelakoan nago. ieme taberneroa berriz, Errealaren jeitsierak jota edo omen dago eta bere blogaren erritmoa erabat jeitsia dauka, lastima. Hauek hala ere ez dira ni baino melokotoiagoak, nahiz eta blogaren  maiztasuna jeitsi, noizean behin bizirik daudela erakusten baitute; bagara lau melokotoi.

Hala ere, bada bat gu baino melokotoiagoa dena, ia meloia! eta gehienok jakingo duzuen moduan tipo hau borthuzai da bere denetik blogarekin. Aste honetan gu guztioz agurtzeko lotsarik ez zaio faltatu eta bere bloga itxi du, ematen duenez betiko. Lastima da baina pentsatzen hasia naiz blogaren istorio hau uste nuena baina irangankorragoa dela eta pixkanaka pixkanaka denok egingo dugula berdina.

Blogaren kontu honekin hasi nintzenetik urte bete ere pasatu ez dela esaten hasi naiz baina nahikoa denbora izan da gauza batetaz konturatzeko. Blog batek bizirauteko behar duena ez dira mezuak, erantzunak baizik hauek ematen baitiote bizia eta hauek handitzen baitituzte mezuak. Orain arte komunitate txiki bat izan gara baina hau bukatzear dagoelakoan nago. Nik behinipein idazten jarraituko dut baina pelatu hauen erantzunik gabe ez da berdina izango.

piban

piban 2007-06-27 20:39 #1

Erantzunak garrantzitsuak dira blog batean, baina horiek jasoteko idazten denarekin asmatu egin behar da sareko begiratzaileek beraien iritziak emateko gure "artelanetan" (kar,kar, kar).
Nik noizean behin erantzuten ditut idazten diren gauzei buruz, eta aspaldi honetan melokotoi-melokotoi nabil (bai nire blogean, baita besteetan ere) baina ohitura on hauek espero ditut ez galtzea.
Ta zuri indezents (txundituta utzi zenidala sustatu.com-eko urteurrenean txapelketa irabazi zenuenean, baina hori beste kontu bat da) animatzen dizut jarrai dezazula idazten egiten duzu bezala.
Animo eta ea hemendik 365 egunetara melokotoi gehiago gauden sarean!!!

Sugoi

Sugoi 2007-06-27 23:12 #2

Egia da iragankorrak direla blogak, ez dut neure burua imajinatzen ilea urdinduta eta bertan idazten egia esan (juas juas), eta ezin uka ere, hasieran denok hasten gara erritmo nahiko altuarekin eta gutxinaka jeisten dugula, pena bat da. Baina bueno, idatzi nahi duenaren eskuetan dago hau mantentzea, eta Borthuzaik zioen bezala ideiak agortzen bazaizkigu ez daukagu jarraitzeko beharrik. Erraza da, gustura egonez gero soilik jarraitu beharko genuke posteatzen, ez?

Bueno ba, espero dut blog hau ez ixtea, Borthuzairena betirako ixteak nahiko pena eman baitit jada, baian lehen esan dudalez, zure eskuetan dago idazten jarraitzea! Arazoa mezuak badira, bizitu beharko dugu ba euskal blogosfera!

Bewater

Bewater 2007-06-28 01:10 #3

hi negarrez hasi baino lehenago erantzun egin beharko diat, beasainen egon naizenean nirekin egoteko tarterik ez duzu izan, baina blog honi esker eta mailsmañanerosei esker harremanetan izan gaituk. Bloga harremana eusteko herramienta positiboa izan da besteak beste...ondo segi lagun eta segi idazten...

malen

malen 2007-06-28 08:56 #4

Friki kutsu gabeko Blogosfera honetatik...jarraitxu beti bezela...nahiz eta zuk diñozun "pelatu" hoiek ez idatzi, beste batzuk izango gara (edo saiatuko gara) blog honi bizipoz pixkat ematen.
Ondo segi

indezent

indezent 2007-06-28 13:52 #5

Garbi dago dagoneneko bagarela makina bat melokotoi inguru hauetan ;) eta arrazoia duzu sogoi hasierako erritmoa askoz ere produktiboagoa dela esatean, zurea ikusi besterik ez dago (hori dek makina!). Ea irauten dizun, irakurleok eskertuko dugu.

Hi Manolete, negar gutxiago egin eta gtehiajo idatzi zak jajaja. Eta zuri Malen eskarrikasko badakidalako hemen lau horiek baino pelatu gehiago bazaudetela ;)

Borthuzairekiko kritika nostalgia puntu baten erangin du jeje. Hala ere harritzen naiz ideiak agortu zaizkionik, horregatik ematen dit lastima bloga isteak.

borthuzai

borthuzai 2007-06-28 18:28 #6

haber, haber... kontuz zer esaten duzuen e? bloga ixteak ez baitu esan nahi etxeko interneta kendu dudanik, e? hemendik bueltaka nabil oraindik! :-)

indezent

indezent 2007-06-28 20:04 #7

Traidor! Disidente! jajajaja. Kejatuko haiz hire itxierak izan dian ohiartzunaz?

kukue

kukue 2007-06-28 22:38 #8

Ni enok ba gutxigo izango, ta eunero sartzen noken legez (nahiz ta beti ez erantzun) gaurre erantzungo diat, eztiat pelatu hoien taldetxon sartzeik nahi ta.

Nike nahiko abandonauta zeukeat bloga, halare eztiat uste hasarrauko dekenik, sekula etzoat ta atentzio haundik prestau ta.

Amuitz

Amuitz 2007-06-29 12:48 #9

Nire nabigatzailea erotuta dago (I)

indezent

indezent 2007-06-29 13:39 #10

Nabigatzailea baino gehiago nabigatzaileak...

i eme

i eme 2007-07-01 21:41 #11

...errealak baño gehiago, argazkiek kentzen ziek denbora blogakin seitzeko; errealarena, eskusa bat besterik ez dek... eskusa tristea.
ta bai, polita izan dek... baña pozten neok, komunitate txiki horren parte izateaz. asko ez idatzi arren, komunitateari bisitatzeko aukerarik ez diat galtzen eta ez diat galduko (hirea, nere 3 gogokoenetan zeukiat, goierritasun horregatik eta bereziki kalitateagatik).
idaztearena, denborak esango dik edo ea haizeak nundik jotzen ziguken.

indezent

indezent 2007-07-02 18:34 #12

argazkiak erakusten badizkiguk barkatuta hago ;)

Utzi iruzkina: