Non dago Negua?

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-11-01 01:32
2

Leku guztietan nabil bere bila eta ez dut inondik ere aurkitzen. Orain arte garai hauetarako noizean behin ikusia izango nuen non edo non baina aurten ez dut behin ere ikusi; ez kalean, ezta mendian; ez egunez eta ezta gauez ere.

Non hostia dago Negua? Polarra jazteko gogoa dut! Goizean esnatu, dutxa bat hartu, kaputxino bero bat edan eta txaketa eta polarraz irten nahi dut kalera. Por-kulo hartzera txaketa, polarra edo bietako bat ere ez jantzi ez dakizun egunak. Manga hutsean irtetzen bazara hotza pasatzen duzu eta txaketa hartu ezkero berriz, egun osoa trapu-zaharra non sartu ez dakizula ibiltzen zara.

Goizeko lehen zigarroa erretzean Cherokien ke seinaleak nahi ditut nire ahotik irteten gainean dudan pixu guztian kuzkurtzen naizen bitartean. Hori da nire urte sasoia (Vikingoren batek Usurbe inguruan izandako abenturilla baten ondorio edo). Etorri daitezela hotzak, behe-lainoa eta elurra. Uda gauza polita da baina bere garaian, urtean sei hilabeteko Uda izatea ez da ona, ez ni bezelako Vikingo batentzat eta ezta munduarentzat ere, hori zihur.

txomin_hood

txomin_hood 2006-11-01 02:22 #1

<p>Bai jauna! Gainera, neguaren etorrerakin geio estimatzen dia bizitzako plazerrak: esnatu ondoko kafesne beroa, oheko izaren babesa, azal epelaren kontaktua, zigarroaren nikotina... Topikoekin jarraituz, gauza onak estimatzeko inpernu txikiak ere pasa behar diala!</p>

<p>&nbsp;</p>

indezent

indezent 2006-11-02 19:33 #2

Negua etorri da eta ni polar gabe... hostia!!


Utzi iruzkina: