Malviviendo 1x02

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-01-05 16:43

Aurreko batean, sorkuntzaz ari nintzela Malviviendoren berri eman nizuen. Orduan kapitulu bakarra besterik ez zuten baina aste honetan bigarrena kaleratu dute.

Alde batetik, izugarria da Malviviendok duen edizio maila eta bestetik, tematika oso erakargarria egiten zait (Gora Guy Ritchie!). Lehen atalean Dexterren openinga imitatzen bazuten, oraingo honetan Los Sopranori heldu diote eta emaitza, ezinhobea da.


Malviviendo 1x02 "La cosecha" (versión mejorada) from malviviendo on Vimeo.

PD: "Serie de televisión" "telesaila" da baina internet bidez zabaltzen bada zein da termino egokia? Internet bidezko saila? Ez dut uste. Izerdi tanto bat baina gehiago bota dut testu honetan termino hori erabili beharrik ez izateko. Inork termino egokia ezagutuko balu eskertuko nuke.


Utzi iruzkina: