Like A Rolling Stone X: Anari

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-02-23 20:00
8

Astelehen bat gehiagoz Like A Rolling Stone tarteari berriz ere heltzeko ordua iritsi zaigu Egunon Goierri saioan eta tartea, Bob Dylanen doinu hauekin hasten badugu ere, goitik behera ezberdina izango dugu gaurkoa ere.

Hamargarren tartea dugu gaurkoa eta horrek esan nahi du, hamar talde edo kantari ezberdin hobeto ezagutu ahal izan ditugula Like A Rolling Stone saio honi esker. Gaur arteko bederatzi taldeetatik, lau estatubatuarrak izan dira; hiru, ingelesak; bat suediarra eta beste bat euskalduna. Eta zortzi, taldeak izan dira bakarlari bakar bat izan dugun bitartean.

Datu hauek kontuan izanda bi zorra ditugula konturatu gara. Bat, musikari euskaldunekin eta beste bat, bakarlariekin. Zorrak kitatzeko modurik hoberena, ahal bezain azkar kitatzea izaten denez, gaurkoan, Like A Rolling Stone tartean, Anari.

1.- ANARI

Anari Alberdi 1970an jaio Azkoitian eta Azkoitiko Matadeixe etxe okupatuaren inguruan izan zituen bere lehen hartu emanak musikaren munduarekin.

Azkoitiko Akauzazte talde mitikoko kide batzuekin sortu zuen bere lehen taldea. Psych Out izena zuen eta Anari taldeko baterijolea zen. Taldeak ingelesez kantatzen zuen baina Anarik, bere bakarkako ibilbideari heldu bezain pronto azkar ikusi zuen bere kantuetako hizkuntza Euskera izan behar zela. Anarik kontatzeko zuena ezin zuen beste hizkuntza batean kontatu.

1997an argitaratu zuen bere lehen lana eta bere izena eraman zuen eta azkoitiar hau zer emateko gai den erakusten hasteko modu bikaina izan zen. Diska honetarako Mikel Abrego (BAP, InoreneronI edo Negu Gorriak) edo Xabi Strubell (Dut edo Zura) izan zituen bidaikide eta modu gordin batean erakutsi zigun zer kontatu eta kantatu nahi zuen.

Kantu goibelak, hitz gordinak, barne barnekoak eta hori guztia atmosfera ilun baten barnean. Gogorra ematen du horrela esanda baina Anari behin baino gehiagotan entzun duen edonork badaki Anari hori baino askoz gehiago dela eta iluntasun horretan, argia eta gozotasuna sortzeko gai dela.

Bere debut diskakoak dira Minaren Funtsa edo jarraian entzungo dugun Desnudame, desnudame.

2.- HABIAK

Lehen diska besterik ez zuen behar izan kritikoen txaloak jasotzen hasteko eta zaleek ere txalo hauen burrunban lagundu zuten.

Anari diska honen arrakastaren ondoren PJ Harvey edo Nick Caverekin alderatu zuten aldizkari espezializatu ezberdinek eta bere musika ezagun egiten hasi zen. Gauzak horrela, bigarren diskan lanean jarri zen azkoitiarra.

2000. urtean argitaratu zuen Habiak izeneko lana. Diska honetan Mikel Abrego eta Xabi Strubellen laguntza izan zuen baina produkzioaren ardura nagusia Kaki Arkarazok hartu zuen (tartean Negu Gorriak edo M-ak taldeetan ibilia). Hauetaz gain, laguntzaile ederrak izan zituen Anarik Habiak honetan: Drake (BAPeko baxua), Ruper Ordorika, Mikel Azpiroz edo Petti adibidez.

Bigarren lan honetan instrumentalizazioa landuagoa zen baina atmosferak gehiago ilundu ziren posible bazen behintzat. Kritikoek aurreko lana baino gehiago txalotu zuten eta Rockdelux aldizkari kataluindarrak adibidez 2000. urteko diskarik hobenen artean kokatu zuen.

Hauxe duzue diskari izena eman zion kantua: Habiak

3.- ANARI TA PETTI

Habiak diskaren ostean eta azken lan horretan Petti naparrarekin lanean aritu ostean, bien artean Split diska bat argitaratzea erabaki zuten Anari eta Pettik.

Diska honek ez zuen aurrekoek bezain besteko sona izan baina zaleek beti gogoratuko duten lan bat izan da.

Horretaz gain, zurrumurru ugari sortu zituen batzuen arabera, nahiko produkzio istilutsua izan baitzen eta ordundik, Anari eta Pettiren arteko adiskidetasuna amaitu egin omen zen.

Gu ez gara hor sartuko eta bien artean idatzitako kantu eder hau entzuteari ekingo diogu: Orbainak

4.- ZEBRA

Lankidetza honen ostean, Anarik bakarlanean jarraitu zuen eta gau arte arrakasta gehien izan duen lana argitaratu zuen 2005ean Tolosako Bonberenearekin: Zebra.

Lan honetarako Mikel Abrego eta Drake izan zituen alboan eta taldera batu zituen Lisaboko Karlos Osinaga (produkzioaz arduratu zena) eta Rober (Atom Rhunbako kantaria).

Horretaz gain, Xabi Strubellek Anariren kitarra ofiziala izateari utzi zion eta Borja Iglesiasek bete zuen bere lekua. Aldaketa hau nabarmena izan zen eta lehen aldiz, Anariren lan batek rock banda baten soinua eskuratu zuen. Horretan, garrantzia handia izan omen zuen Karlos Osinagaren lanak.

Zalantzarik gabe, gaur egun arteko Anariren lanik borobilenaren aurrean gaude eta diska honetako kantu bat aukeratzea zaila bada ere, gaurkoan, Zebrarekin geratu gara.

5.- 2007KO MARTXOAREN 31EAN BILBOKO KAFE ANTZOKIAN

Anarik aprezio berezia dio azken kantu honi bere hitzetan “bere izaeraz” ari delako. Ipun batetik hartu omen zuen ideia. Pertsona bat zebra batekin topatzen da eta galdetzen dio: Zer zara zu? Zuria marra beltzekin edo beltza marra zuriekin? Eta zebrak erantzuten dio: Eta zu? Zer zara? Egun tristeak dituen pertsona alai bat edo egun alaiak dituen pertsona triste bat?

Lan honen ostean, berriz ere zerbait ezberdina egitea erabaki eta InoreneronI eta Lisaboko kide batzuekin Bidehuts disketxea sortzea erabaki zuen 2007. Disketxe honekin argitaratu zuen orain arte bere zuzeneko bakarra dena Bilboko Kafe Antzokian.

Diska honetan bakarrik aurkitu dezakegu Anarik zuzenekoetan jotzen duen Dut taldearen Haize eza katuaren bertsioa.

6.- IRLA IZAN

Zebraren ostean zurrumurru ugari agertu ziren Euskal herriko medioetan Anariren inguruan eta berak baieztatu egin zituen elkarrizketa batean.

Anari kontzeptuaz nekatzen hasia omen zegoen baina musikan jarraitzeko intentzioa omen zuen eta hurrengo lana beste izen batekin argitratuko zuela iragarri zuen.

Kontuak kontu, ez dakigu zer gertatu den urte hauetan baina 2009an beste diska bat argitaratu berri du eta Anari izenarekin eszenatokira agertzen jarraitzen du.

Azken lan honen izena Irla Izan da eta berriz ere kritika eta zaleak gustora utzi ditu. Irla izan lan honetan Zebraren bidetik jarraitu du bai musikari aldetik eta baita musika aldetik ere tunelaren amaieran argia dagoela erakusten jarraitzen baitu Anarik kantutik kantura.

Diska honen erakusgarri moduan, Irla Izan honetako lehen singlea den Harriak aukeratu dugu.

Horrela amaitzen da gaur arte Anari Alberdiren ibilbidea musikaren munduan. Hala ere, ez dugu uste denbora luzez geldirik egongo denik eta ziur urte pare bat barru berriz ere bere berri izango dugula Anari izenarekin edo beste proiektu baten murgirdurik.

Hala ere, ez genuke aipatu gabe utzi nahi azkoitarra zuzenekoan sortzeko gai den giroa eta nahiz eta ez dituen kontzertu gehiegi eskaintzen, erabat gomendagarriak dira guztiak.

Tarte hau isteko Anariri esker ezagutu genuen artisata batekin amaitzea gustatuko litzaiguke. Lehen disketatik alderatzen zuten PJ Harvey britainiarrarekin eta jakinminez hasi ginen bakarlari ezberdin hau entzuten. Ez gara damutu.

Hementxe duzue PJ Harvey eta Rid Of Me kantua

borthuzai

borthuzai 2010-02-23 20:18 #1

putamadre tio! beti bezela.

3 kontutxo bakarri:
1.- tio! nere 'orbainak'-en bideoa txulogoa dek!!! ;-)
http://www.youtube.com/watch?v=VhQpwC2BMw4
2.- Azken diskoko aurkezpen kontzertuan, donostian, 'Gabon, Anari GARA' esaten hasi zuen kontzertua.
3.- nola ez, propaganda pixka bat ;-)
http://www.facebook.com/group.php?gid=181793512693&ref=ts

indezent

indezent 2010-02-23 20:31 #2

Badakik ez neokela oso ados azken puntu horretan ;)

Eta bideoa inda eukela jakin ezkero jarriko nian. Hobeto zeok bai, ez zian zaile danak bost minututan in dizkiatela jakinda... Blogari noizean behin mobimendu pixka bat eman eta behintzat indako bideoak jarriko bahitu jakingo nian. Ea proposamenak zerbaitetako balio diken...

indezent

indezent 2010-02-23 20:33 #3

...portzierto, Vivalaguerra entzuten seitzen diat. Adelante Bonaparte esku artean izateko deseatzen...

Demonocrazy

Demonocrazy 2010-02-23 21:57 #4

Ez dakit Zebra edo Irla izan-ekin gelditzen naizen. Azken bi diskak borobilak atera zaizkiola uste dut, aurrekoei ordea, zerbait falta zaiela dirudi. Zuzenekoekin guztiz ados, ikaragarriak dira eta ohiko gauza bat izan arren, anari zuzeneko musikari bat da. Bidehuts gaur egun Euskal Herrian dagoen diskoetxe interesgarriena dela uste dut.

tellychavalas

tellychavalas 2010-02-23 22:31 #5

Joder, ona ratxa zurea. Nik azken biak bakarrik dauzkat baina azken aldian asko entzun det ta zuzenean flipatzeko modukoa dela ez dago dudarik.

Portzierto, etzara adelante bonaparte entzuteko irrikitan zauden bakarra...

indezent

indezent 2010-02-24 09:45 #6

Lehen diskari beti izango diot aprezio berezi bat. Beste garai bateko oroitzapenak esnatzeko gaitasuna du nigan.

Hala ere, objetiboki (musika bakarrik kontuan izanda alegia) azken biekin geratzen nahiz nahiz eta bien artean Zebra aukeratuko nukeen oraingoz behintzat...

borthuzai

borthuzai 2010-02-24 10:10 #7

niputaidea tios!! baño niputaidea!!

strubell-en gitarrekin, anari mila aldiz hobea zuan!  ;-)

http://www.blogak.com/antzigarra

indezent

indezent 2010-02-24 11:06 #8

Hi haiz hi salmoia juas juas juas

Ea oleeeee! Ba zian garaie blog berri bateako. Bestea erabat abandonauta zeok?

Utzi iruzkina: