Kantu bat alemaniatik The Indezents blogarentzat

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2012-02-06 21:07

Hala badirudi ere, kantu honetan entzun dezakezuena ez da sekula aurkitu ahal izango den Nolaaaa?-rik handiena eta ez da, ezta ere, Mondegreen fenomenoaren mutazio berri bat. Frieda, Berlindarra izan arren, euskeraz ari baita eta kantua, blog honentzat espreski eginiko kantua dugu gainera. Harrapazak!


Historia, Igor Oiarbide beasaindarrak gidatzen duen Garagardo Ahotsa blogean sartu nintzen egunetako batean hasi zen (maiz izaten da hori). Bertan, blogaren aurkezpena den testutxoa inspirazio hartuta bere lagun alemaniar batek, Friederike Sophie Kämpferrek hain zuzen ere, blogerako egin zion kantua entzun ahal izan nuen.

Ikaragarri gustatu zitzaidan bai kantua, bai alemaniar baten ahotsean euskera nola entzuten zen eta nola ez, blogarentzat kantu bat izatearen ideia! Nik ere bat nahi nuela bota nion Igorri helburua lortzeko itxaropen handirik gabe eta handik hilabetera, kantu honekin agertu zaizkit biak!

Zer? Zure autoak ez dakit zenbat zaldi dituela? Eta zenbat metro karratu esan duzu dituela zure etxeak? Bost axola! Nik, kantu bat duen bloga bat dut! jojojo

Mila esker Igor! Eta… Danken Sie Ihnen sehr viel Frieda! Wenn eines Tages Sie zum baskischen Land kommen, werden Sie zu einem Sagardotegi eingeladen! Mit freundlichen Grüßen!

PD: Mila esker itzultzaileari baita ere ;)


Utzi iruzkina: