Imanol Aizpuru artista beasaindarrari elkarrizketa Euskadi Irratiko Dejavu saioan

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-01-26 09:13

Aurreko batean, Imanol Aizpuru artista beasaindarrak Bartzelonan ireki berri duen “Hola Barcelona” expoaz aritu ginen. Mezu hartan esan nuen Imanol Euskadi Irratiko Dejavu saioan elkarrizketatu behar zutela eta aste bat itxaroten igaro ondoren, hereneguneko gauerdi inguru horretan berarekin hizketan aritu zen Susana Mujika.

Asteazkenean beranduegi egin zitzaionarentzat, hementxe duzue kortea entzungai. Elurrak direla eta, elkarrizketaren erdibidean seinalea moztu zen ebaina minutu erdi bat Marconi eta bere hildakoak madarikatzen aritu eta gero berriz ere gurera itzuli ziren Imanol eta Susana (hainbeste antena eta hainbeste armatroste, justu behar duzunean seinalea joateko). Minutu erdia besterik ez da galdu baina zati interesgarria da erabiltzen duen materialaz ari baita baina beno, honekin konformatu beharko gara (bota errua tenporalari). 


Utzi iruzkina: