Imaginatu...

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-11-09 20:39

Imaginatu PPren mitin bat. Eskanatoki eder bat altxatu dute, altabozez jostita eta kanpaina diseinatzaile iaioren batek prestaturiko mural ederrez jantzia. Alderdiaren kantu modernoa entzuten da (nahiz eta, onartu beharrean nago, kantu horrek belarrietatik odola ateratzea eragiten didala…). Bapatean, aurkezlea atera da eta atzetik… Tonadillera bat. “Que viva España” edo halakoren bat birikak lehertu beharrean kantatuz. Jendea bitartean, Ole-ka begietatik malkoa dariola. Turnoko hautagaiak bere espitxa bota ostean, flamenco doinuak entzuten dira eta lau neska igotzen dira sevillana batzuk dantzatzera nola ez, jendearen gozamenerako.

Ederki. Zer pentsatuko zenuke? Zer sentituko? Ba ziuraski auzo-lotsa eta barreguraren arteko zerbait. Espainiarrak… Beti berdin… zenioke, eta nik, berbera pentsatuko nuke.

Ba jo dezagun orain mitina eskaintzen ari den alderdia Amaiur dela. Eskanatoki eder bat altxatu dute, altabozez jostita eta kanpaina diseinatzaile iaioren batek prestaturiko mural ederrez jantzia. Alderdiaren kantu modernoa entzuten da (Hau gustatzen zait ordea, Argazki bat behelainoan taldearena da eta ez dut aurrekoarekin bezala, arrazoi emotiborik gorrotorik izateko). Bapatean, aurkezlea atera da eta atzetik… Bi Txalapartari. Tonadillera baino lasaiago baina gudurako konzentrazioa eskatzeko prestatua dirudien pieza bat joaz. Jendea bitartean, trantzean, guztiak txaloka hasi arte. Turnoko hautagaiak bere espitxa bota ostean, bi bertsolari igotzen dira oholara eta bina bertso eskaintzen dizkiote zalegoari nola ez, hauen gozamenerako.

 

Ederki, zer pentsatuko zenuke? Zer sentituko? Ba gozamena ziuraski. Ze pooolitta geratu zaigun! Ba ez, niretzat ez behintzat . Ezta barregurarik ere, eta ezta auzo-lotsarik ere oraingo honetan, sobrexposizio hori jasotzen ari den kultura, nirea delako.

Ez naiz berriz rollo berdinarekin hasiko baina ez al gara pasatzen? Ezin al gaitezke euskaldun, ezkertzale eta aldarrikatzaile izan behin eta berriz, kalerik gabe, folklorean erori gabe? (Garbi gera dadila nire errespetu guztia oholtza gainean egon zirenentzat. Arazoa ez da egiten dutena egiten dutenari ematen diogun lekua baizik).

…Hala ere, ezer gutxi aldatu zuen nire botu erabakian atzokoan Amaiurrek Beasainen eskaini zuen mitinak nire botua, beraientzat izango baita berdi-berdin. Nagusiki, bi arrazoiengatik; bata, Euskal Herrian bizi den edonork bere ideologia neurtzeko darabiltzan bi ardatzetan beraiekin ados nagoelako eta bigarrena, politikoen jardunaz kokoteraino nagoelako, beraien hitzak arrotz sentitzen ditudalako eta inork ez duelako benetako, sustraieko aldaketarik proposatzen. Horregatik, konbentzimendiu eta burugorkeriaren artean, beraientzat izango da nire bozka. Nahiz eta, emaitza on bat lortu ezkero, trikitixa eta aizkolariekin ospatuko duten…

Ez dakit nola egiten dudan baina beti berdinaz hitz egiten amaitzen dut…


Utzi iruzkina: