"Hermanos y Detectives": Saio berria?

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-09-12 18:06

Denbora aurrera doan eran telebista gutxiago ikusten dut (eta ez zait gaizki etorriko, garai batean asko ikusten bainuen). Garbi dago egunean zehar ezin litekela telebistarik ikusi (Pantojaren bizia zure preferentzien artean ez badago behintzat) baina orain gutxi arte, gaueetan behintzat, “teleserie” edo saio atseginen bat topatzen nuen. Azkenaldian hori ere ez.

Aspaldi dut sentsazioa telebista putamierda bat dena (zein aberatsa den gure euskera…) eta egunero garbiago dut azkenean  fundamentuzko telebista bat ikusi ahal izateko ordaindu egin beharko dugula; plataforma digitalak etab (Oraingoz ordea ez naiz horrelakoetan eroriko, emulea lagun handia da).

Kontua da aspaldi ez nuela telebistan estreinu interesgarririk ikusten eta aurreko astean Hermanos y Detectives saioarekin egin nuen topo. Historioa ez da beste munduko ezer baina kalitatezko produktu bat da, ongi grabatua, aktore eta gidoi onekin. Telebista aurrean egon nintzen bi anai xelebre haien gora-beherei begira eta behingoz kate generalista batean imaginazioa eta lanerako gogoa uztartu zituztelakoan egon nintzen.

“Nintzen” esan dut bai, post hau idazteko orduan youtuben Hermanos y Detectives honen zati baten bila sartu eta ezuste batekin aurkitu bainaiz. Kontua da, saio hau argentinan egin zen beste baten remakea dela; gidoi, pertsonai eta toma berdinekin. Gonzaloren papera egiten duen haurra ere aktore berdina da! (Egia esan ez dut uste horrelako fenomeno bat hemen inguruan aurkituko zutenik beraz, zati hori barkatu egingo diegu).

Laburbilduz, mi gozo en un pozo (Gaur oso erdaldun nago, Josu Ionek gaurko egunean duen eragina edo…). Telebista Espainiarrek betiko imaginazioarekin jarraitzen dute; 0 (ez dut esan nahi euskaldunek badutenik. Hori beste egun baterako). Besterik gabe, hemen uzten dizuet lehen kapitulu argentinarreko lehen zatia Hermanos y Detectives honen argumentua ezagutzeko eta  kapitulu horren remake espainiarreko zati bat antzekotasunak ikusi ahal izateko.


Utzi iruzkina: