Gora Diego!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-02-05 18:58
2

Artola jaunak (gure artean, borthuzai) Egunon Goierri utzi zuenean, asteazken goizeetarako ordezko baten bila hasi nintzen. Halako batean, ezagun batekin egin nuen topo taberna batean eta irratian tartetxo bat izatea gustatuko litzaiokela komentatu zidan. Musikaz aritu nahi omen zuen Diegok irratian eta kontua zehazten hasi ginen.

Musikaz hitz egiten hasi bezain pronto konturatu nintzen loteria tokatu zitzaidala. Lau saio daramatza eta astero hiru talde aurkezten dizkigu; bi nobedade eta bere talde kuttunetako bat.

4 x 3 = 12 dira eta ekarri dituen hamabi taldeetatik bakarra ezagutzen nuen… eta izenez bakarrik! Me estoy poniendo las botas! Talde bereziak, musika ezberdina eta nire buruarentzat asimilaezina den kantitatean gainera. iPoda petatzen ari naiz!

Gomendagarriak erabat orain arteko talde guztiak eta nahiz eta beste batzuen artean The XX, Fanfarlo, Built To Spill edo Vic Chesnutt azpimarratuko niztuzkeen, hementxe dituzue lehen lau saio horietan Diego Goierri Irratira gonbidatu dituen taldeak. Probatu eta gozatu!

Vic Chesnutt
Animal Collective
Daniel Johnston
Fanfarlo
The XX
Bill Callahan
Built To Spill
Girls
Vampire Weekend
Retribution Gospel Choir
Belle & Sebastian
Beach House

Aurrerapen moduan, hementxe uzten dizuet orain arte entzun ditugun kantuen artean gehien gustatu zaidana. Fanfarlo taldearen eskutik, Luna:

BONNUS TRACK:

Hurrengo asteko gidoia bidali berri dit eta hauek izango dira hurrengo asteazkeneko hiru taldeak:

The Soft Pack
Low
The Magnetic Fields

PD:
…eta hori gutxi balitz, tartearen karetarako beste harribitxi bat… Comet Gain. Gora Diego!

borthuzai

borthuzai 2010-02-07 11:40 #1

putísimamadre tio!!
apuntatzen dizkiat.
(aunque %50a bakarrik ;-)
nik gañea Low eman nizkian, ezta?
eta animal collective berriz ez... fuertegie izango zualako!!! :D

holako taldek ezautzeko pitchfork egunkarie dek onena.
rollo 'indie'-n hauek markatzen die dana. beste aldizkari danak atzetik.

indezent

indezent 2010-02-07 22:07 #2

Apuntau apuntau eta komentauko diek zeoze izugarri gustatzen bazaik. Jungo neok noizen behin ekartzen dizkiken talden referentzik jartzen.

Utzi iruzkina: