Geroarte The Indezents! Blog berria martxan

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-09-17 19:22
6

Bada denbora The Indezents hau lekuz kanpo somatzen nuela. Garai batean hemen ibiltzen ziren blogariak ez ditut aspaldi ikusi eta eremu hau nahiko ezegazuna iruditzen hasi zitzaidan; egia esan, blog hau obligazio moduan ikusten hasia nintzen ez zait senhtsazio hori gustatu.

Horregatik, eta aldaketa jarraipenaren giltza delako, joan den astean blog berri batekin hasi nintzen eta egia esan, gustora nabil. Blog berria eta alias berria noski: Ignatius_Bukowsky

The Indezents hau erabiltzen jarraituko dut baina beti ere, egiten goazen lanak erakusteko edo aurkitzen ditudan gauza bereziak zintzilikatzeko.

Harrikadei dagokionean proiektu berri honetan kargatuko ditut noizean behin ezik edo ez. Betiko argitasun eta konbentzimendu honekin beraz, blog berrira gonbidatzen zaituztet (nitaz aspertu ez bazarete behintzat).

Ongi etorri Keler Nationera! Ongi etorri Mozkor tunanteen Erresumara! Ongi etorri gurera, zurea ere izan baitateke!

KELER NATION

malen

malen 2007-09-18 03:12 #1

Blog berri hori, hau bezain ondo juaten bada...Zorionak aldez aurretik!

asier

asier 2007-09-18 11:27 #2

Blog berrian ere jarraituko zaitugu! Baina hau ere ez ahaztu, e?
animo!

borthuzai

borthuzai 2007-09-18 12:54 #3

geroarte ba!

Sugoi

Sugoi 2007-09-18 15:03 #4

Ostra, somatzen nion ba nik blog berri horri itxura ona jakin gabe norena zen, orain ulertzen dut!!! Ba ongietorri berriro blogosferara, juas juas!!! Berrikuntzak beti datoz ondo!

Eneko

Eneko 2007-09-18 23:39 #5

Itxura ona du Ignatius-en Keler Nation . Doble lana orain? aupa zu!

indezent

indezent 2007-09-19 13:01 #6

Lana bikoiztea baina gehiago banatzea da hau...

Utzi iruzkina: