Flamenkoa euskaraz Bermeon! - Bermeoko Portuan

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-04-30 15:47

Bideoa ikusi bezain pronto emozionatu egin naiz. Bermeoko haur ijito pare bat kitarra eta kaxoia hartu eta Bermeoko Portuan kantu herrikoia jotzen. Ikuskizun historiko hau (bene-benetan diot) Bermeon interkulturalitatearen alde ospaturiko jaialdi batean gertatu zen.

Izugarria kitarjolea, izugarria kantaria eta izugarria Euskal Herrian Euskaran kantuaren bertsio flamenkoa. Bihotz bihotzet diot, eskerrik asko biei!

Munduak horrelako zerbait izan beharko luke...


Utzi iruzkina: