Euskal Herria, euskera, eliteak, blogak... eta zakarrontziak

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-10-24 13:55
14

Aurrekoan aurki bilatzailean bueltaka nebilela blog berri bat ezagutzeko aukera izan nuen (bat gehiago) eta kontuak-kontu, asko pentsatuarazi dit Kalamuatik Txargainera blogean irakurri nuenak.

Mezu hartan, blogen inguruan Fito Rodriguezek eginiko adierazpen batzuk zituen hizpide Leirek eta berak ateratako ondorioekin erabat ados nago. Kontua da, Fitoren hitz hauek aspalditik buruan bueltaka nerabilen ideia bat berreskuratu dutela eta ideia nahastu hauei guztiei, ordenagailuko pantailan ordena pixka bat emateko erabakia hartu dudala (hola, bapatean, zakarrontzirik gabe).

Herri honetan badugu plaga bat gure hizkuntza zein kultura erabat zapuzten duena eta plaga honi, “pedantismo elitista” deituko diot (makina bat naiz terminoak asmatzen).

Gogoan dut Bilbon ikasten nuela, hirugarren maila inguruan irakasle batek botatakoa. Guk, unibertsitate ikasleok orokorrean, eta soziologia ikasleok zehazki, Euskal Herriko elitea izan behar genuela. Garai hartan nahiko zuri izaten nintzen klasean (uler dezala nahi duenak) eta ez nuen eztabaidatzeko gogo gehiegirik izaten baina afirmazio harrek, sutu egin ninduen.

Irakasle harren aburuz, soziologia ikasleak izateagatik soilik Gizarteko elitea izan behar genuen eta noski, gure iritziak nire etxera sukaldeko instalazioa egitera etortzen denarenak edo etxe azpiko dendan kantzontzilo eta kuleroak saltzen ibiltzen denarenak baino gehiago balio du. Agian zortea izan dut suertatu zaidan familiarekin baina txikitatik ikasi dut jendearen balioa eta sen arrunta, ez dela ikasi duenaren edo  burutzen duen lanaren arabera neurtzen. Eta barkatu irakalse, are gutxiago elite biurtzen duen ikasketa, sarrera notarik ere ez duen lizentziatura bat bada (a ze kuadrila! Ederki pasa nuen lau urte haietan).

Lehendabizi, mota honetako egiaztapen bat erabat anti-soziologikoa iruditzen zait eta bigarrenik, elite kontzeptua erabat faxista eta kontraproduzentea delakoan nago.

Kontua da, eta banoa gaira, Euskal Herrian asko molatzen duela elitearen kontu honek. Denok izan nahi dugu elite eta horretarako, ustezko elite horri ipurdia usaintzen ibili behar da gau eta egun Txiguagua bat San Bernardo baten atzetik ibiltzen den moduan; hau da, galtzeko guztiekin. Beti gorroto izan ditut jarrera hauek eta sortzen dituzten egoera absurdo guztiak: itsutasunak, gezurrak, mesprezuak, antzerkiak eta zirkoak.

Kontua da, elite horrek eskubide batzuk dituela, betebeharrak baino gehiago, eta eskubide horiek, Txiguaguak bailitzan ibiltzen diren guztiek bermatzen dizkiete. Nik ere eskubide horiek izan nahi ditut baina, behin lortutakoan ez dut nahi edonor gure zirkulu selektoan sartu eta eskubide hauek izaterik... Hori da gutxi gora behera sistema elitista honen pentsamendua eta askotan, egoera zentzugabeak sortarazten ditu. Gogoan dut umetan irakurri nuen ipuin bat. Bertan, erresumako Erregeak kaletik larru-gorritan desfilatzen amaitzen zuen, ustez, jantzita zuen jantziak esistitzen ez zuela onartu nahi etzuelako. Ba horixe gertatzen zaigu gurean. Ezberdintasun bakarra, hemen herria ere tontontzen hasi ez ote zaigun eta Erregeari barre egingo ez ote dionaren zalantza besterik ez da.

Fitok dio, blogak aitzakiatzat hartuta, ez dela ona gure hizkuntzarentzat zakorrontirik gabe lan egitea baina nire ustez, horixe da gure hizkuntzak gehien behar duena; lana egitea, zakarrontziekin edo gabe. Gurea, hizkuntza gutxitu bat da  eta behar duen gauza bakarra mugimendua da; ahoz eta idatziz. Euskerak bere funtzioak berreskuratu behar ditu, bere lekua egin behar du eta horretarako, ezinbestekoa da bere erabilpen indiskriminatua; ona eta txarra. Zer izango ote litzateke Gaztelaniaz Chiclanako herritarrek erabiliko ez balute? Jarrai dezala eliteak Euskeraren erabilpen ona egiten, txarra, guk emago diogu eta.

Leirek aipatzen du bere mezuan, Fito Rodriguezen hitzetan mesprezua somatzen duela. Hori baino gehiago esango nuke nik. Bere hitzetan, mesprezua baino, beldurra somatzen dudala; Herria idazten hasiko denaren beldurra, harri bat altxatu eta hamar mila idazle agertuko direnaren beldurra, amaraunari esker debaldeko irakurketa  ugalduko denaren beldurra, beraien lana hain saritua ez izatearen beldurra, elitea desagertu eta denok berdinak izango garenaren beldurra.

Kontuz! Ez diot idazle guztiek horrela pentsatzen dutenik, ezta Fito berak horrela funtzionatzen duenik ere (egia esan, ez dakit nor den ere). Baina gauza bat argi daukat; elitearen oihartzunak entzun bezain pronto, tabernara korrikan joaten jarraituko dudala lagunekin garagardo bat hartzera. Han jendea, askoz jatorragoa da eta gainera, han ez dago zakarrontzirik eta ezta hozkailurik ere.

txerra

txerra 2007-10-24 14:23 #1

Erabat ados nago zuk esandako gauza batekin. Euskarak mugimendua behar du, bai horixe, erabilpen indiskriminatua. Ez ona, ez txarra, egokia. Medio bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta horietara modlatu behar ezinbestean. Blogak-eta lagunarteko girotik hurrago egon behar direz estilo literario elistitatik baino. Bakoitzak bnahi duena egin dezake, baina blog gehienek hortik gertuago egon behar dute, normalak izateak nahi badugu.

leire

leire 2007-10-24 18:17 #2

Aupa
Guztiz bat nator esan duzunarekin. Askotan ikusi dut herri honetan bakoitzaren txiringitoa defendatzeko, denetarik egiten, askotan baita astakeriak ere.
Jabego pribatuaren kontzeptua oso-oso zabalduta dago, eta askotan pentsatzen dugu arrotzak "gurea" dena kentzera datozela.
Gustura nago zure blogean nirearen aipamena egin duzulako. Badakizu, publizitatea beti dator ondo :-)
Ondo segi

indezent

indezent 2007-10-24 21:42 #3

Hori da kontua Txerra, denok normaltxeagoak izangoi bagina dena askoz hobeto joango zela baian gaur egungo gizartean, behar gehiegi dugu gure burua berezi moduan sentzitzeko...

Eta oraingoan ere zurekin ados Leire egia baita jabego pribatua barneratuegia dugula. Hainbeste, batzuk pentsatzen dutela denonak diren gauzak ere beraienak bakarrik direla; idaztea adibidez

Alazne

Alazne 2007-10-24 22:58 #4

Arrazoi galanta dezu. egie esan ez dakit ze gehio esan. Hizkuntzak erabiltzeko die, jendearekin komunikatzeko, ze axola du nola erabili!!!
Komunikatzea kultura zabaltzea da (bai, hinkuntzak kultura dielako, hoi behintzat  nere ikuspegitio), bakoitzak geure hizkuntza ahalmenarekin ta geure jerga ta euskalkiekin.

Blogeatzea launekin hitzeiteia bezalakoe da, neuk hala ikusten det blogosfera ta inerneta. beste batzuentzako blogosfera delikatessen literario bat izango.

Bakoitzak nahi duena ein dezala, askatasun haundiz, dibertsitatea beharrezkoe da, estilo ezberdinak, bestela gustiok dolly-ak baino ez ginateke izango.

UKTwa

UKTwa 2007-10-25 02:09 #5

Asko gustatu zait aurkezpena. Batez ere, kontuan izanik nik ere askotan akatsak egiten ditudala...;-) Gainera blog hauek ez dute guk eman nahi diegun garrantzia baino gehiagorik. "Elite"-ez mintzatzea lotsagarria da benetan.... besterik ezin dezaket gehitu. Baina hala eta guztiz ere ezin dugu ahaztu "elite":-):-):-) hoien lana. Geure hizkuntzaren garrantzi literariorako( eta normalkuntzarako) ezin uka daiteke egiten duten esfortzua....Eta Atxagaren "perfekzio"( dena erlatibismotik so eginik) literariorik gabe gure autoreen filmerik izango genuke? Edo Saizarbitoriarik gabe? Elorriaga? Ongi iruditzen zait jarrera kritikoak izatea honen inguruan. Gogora ekar ditzagun euskaltzaindiaren hasierak... Baina ez al da nahiko deigarria zuk ederki erabiltzen duzula berbeta idatzia? Arduratzen zarenaren seinale. Guzti hau hizkuntzaz gabiltzela.

Total ados nago aurretiaz adierazi duzunarekin. Ipurdi-garbitzaileek ere denon bestekoak dira.

Baina, hobeki pentsaturik, Ez ote dira izango gu baino gehiago????:-)

bootxo

bootxo 2007-10-25 10:38 #6

AMEN!

indezent

indezent 2007-10-25 12:00 #7

Gehiago ote diren UKTwa? Noski, ez dizut ba esan plaga bat dela? ;)

Hala ere, Atxaga eta konpañia aipatu dituzunean esan nahi dudana ulertu ez duzulakoan nago (edo ez dut nik zure erantzuna ulertu). Ez nahiz ari hobeto edo okerrago, akatsekin edo perfektu idazteaz ari. Kontua idazketaren "monipolizazioa" da. Denok dugu eskubidea nahi duguna idazteko. Irakurri nahi ez duenak ez dadila sartu, hau behintzat debalde da.

...eta jauna zurekin Bootxo ;)

balaklaba

balaklaba 2007-10-26 12:47 #8

Zakarrontzi handiagoak behar ditugula adierazi duzu. Zer esan nahi duzu horrekin?
Bai, eta zakarrontziak erabiltzeko, lehenago, paperak zikindu behar dira. Pantailan berdin.

Interneten irakurri nuen Hemingwayk horrelako zerbait esan zuela behin berak baino askoz lehenago, baina ingelesez. Hona hemen gazteleraz: "la papelera es el mueble más importante en el estudio de un escritor". Ez zait argi geratu zeren arira egin zituen Fitok adierazpen horiek elkarrizketaren pasarte txiki hori irakurri dudalako bakarrik baina literaturaz ari bazen agian arrazoi pixka bat ere izan dezake. Euskarak eta bere literaturak merezi dute idazleak idazten saiatzea, zakarrontziak betetzea. Bere ustez, http://eibar.org/blogak/leire blogean irakurri dudanaren arabera, blogek eta internetek orohar ez omen dute ekarpen handiegirik egingo. Literaturaz ari da? Literaturari blogek ez diote ekarpenik egiten, egitekotan blogariek egingo diote, baina ez blog batekin, liburu nobela edo dena delako batekin baizik, noski. (edo blog nobela batekin Ana Franken moduan baina blogspot edo nireblogen?)

Mespretxurik nik ez dut ikusten... agian ezjakintasun pixka bat bai, baina hori da dena. Blogak ez dutela literatura salbatuko eta ez dituela gustuko? Bejondeiola! Baina horrek ez dut uste elitista egiten duenik. Fitok bloga izango balu izango litzateke elitista eta 10,000 blog egonda "sustatu" eta bernardo atxagaren bloga jarriko balitu BAKARRIK gogokoenen artean.

Txapa handiegia...

Ondo izan.

indezent

indezent 2007-10-26 13:04 #9

Ez dut uste literaturaz ari denik hizkuntzaz baizik eta hizkuntza behar duena mugimedua da, egokia eta desegokia; ona eta txarra.

Eta lasai, ez da hain txapa handia izan, nirea handiagoa zen ;)

Ondo segi!

jonas

jonas 2007-11-01 10:05 #10

Interesgarria debatea, Indezent. Orain urte bi eskax, ni blogen kontu honetan hasi nintzenean ere, elitearen antzerako putzak sumatu nituen eta bete-betean sartu nintzen probokaziora. Ez nekien Fito hau idazleen elkarteko zuzendari zenik, baina egia da idaztearen ariketa demokratizatu eta sustatu duen erraminta hau sortutakoan batzuei ondoeza etorri zaiela.

Honakoxeak esan nituen sasoi hartan eta orduko bilatzaileren batek "desbarradatzat" jo zuen nik botatakoa:

http://jonas.blogsome.com/2006/02/23/blog-literature/

indezent

indezent 2007-11-01 16:25 #11

Ba niri behintzat ez zait "desbarrada" bat iruditu nahiz eta ez dakidan zer esan nahi duen; nire literatus gaitasuna ere nahiko mugatua duk ;)

jonas

jonas 2007-11-01 17:22 #12

"Desbarrada" erdaraz lekuz kanpo esandakoari-edo esaten jakok (salida de tiesto), etxakiat probokazioari neuk ere probokatzaile erantzun neutsaan (gaur egun,beharbada, ez neukek "Eibarko matrikula"-ren kontua aitatuko) baina uletzen joat hik aitatutako elitea beste nonondik datorrela.

indezent

indezent 2007-11-01 17:37 #13

...egunero ikasten da zerbait.

Eta bai, ni beste alde batetik nijoan

Itxaso

Itxaso 2010-10-07 10:44 #14

Denok ikasi beharko dugu munduan efizienteak izateko, Euskadi ez oso ondo dago gaur, pertson asko diote: Euskadi paraisu bat dela baina asko asko ibili beharko dugu, asko ikasi eta danok munduko semeak gara, Euskadin eta Alemanian...

Utzi iruzkina: