Bizia amaitzen da, biziraupena hasten da

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-11-07 12:10
6

"Nola erosi edo saldu daiteke zerua? Eta lurraren beroa? Ez dugu ideia hau ulertzen. Nola salduko dizuegu lurra ez bagara haizearen freskotasunaren edo uraren distiraren jabe? Lur honetako zati bakoitza sakratua da nire herriarentzat; pinu sastraka distiratsu bakoitza, hondartzetako are ale bakoitza, basoetako ihintz tanto bakoitza eta baita muino edo intsektu bakoitzaren zarata ere sakratua da nire herriarentzat eta bere oroimenarentzat. Zuhaitzen zainetatik dabilen izerdiak “azal-gorrien” oroimena darama bere baitan.

Gizon zuriaren hildakoek bere aberria ahazten dute izarretako ibiladia habiatu bezain pronto. Gure hildakoek ordea, inoiz ezingo dute lur bihozbera hau sekula ahaztu, lur hau “azal-gorri” guztien ama baita. Lurraren zati gara eta lurra, gure zati da aldi berean. […] Bizia amaitzen da, biziraupena hasten da."

 

Noah Sealth, Seattleko Indioen buruak George Washinton Presidenteari idatzitako gutunaren zati bat”

                               

bewater

bewater 2006-11-07 12:34 #1

<p>Hori duk arrazoia...earra gutuna eta earra esanahia...hauek ere latz sufritu ziaten Yankien konkista sukarra...</p>

::.:

::.: 2006-11-07 12:40 #2

izan hadi lur!<br />izan hadi ur!<br />Bruce eta azal gorrien ideiak berdintsuak direla dirudi. Azal txuriok noizbait ulertuko ote ditugu ideia hoiek?<br />

indezent

indezent 2006-11-07 12:44 #3

<em>"Más vale tarde&nbsp;que nunca"</em> esan ohi dek baina guretzat berandu delakoan nagok

txomin_hood

txomin_hood 2006-11-07 13:40 #4

Azken esaldia gustatzen zait, gutuna biribiltzeko forma ederra. Akojono pixkat emango luke, Steven Seagalek eo oitakon batek esanda. Imajinatu, imajinatu...

indezent

indezent 2006-11-07 16:47 #5

Steven Seagalek esango balitu, xarma galduko lukete hitz horiek...

nerediamond

nerediamond 2006-11-08 13:14 #6

Ai ai ai... Ze desesperauta edo? Ba eztakitx zenbat tardauko dauen. Suposatzen dot ordenadoriak segun eta ze martxa daukon...Sartu 5!!! Ale, gero arte.


Utzi iruzkina: