Aspertuta nebilen eta 5 blog aztertu ditut. Abixu eman "Le Monde Diplomatiki". Bihar portada izango da!!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2006-10-12 06:37
4

1.- Aztertu dudan lehen bloga kingstonhiria izan da. Blog honetan, Bilbo Hiria irratiak eskaintzen duen irratsaio honen berri ematen zaigu. Bertan eskaintzen zaigun azken berria "The Congos" taldeak Bilbon emango duen kontzertua da.

2.- Bigarrena, Kimuak katalogoaren bloga da. Katalogo honek Euskal herriko film laburrak biltzen ditu, horregatik, egileentzat herraminta egoki bat dira beraien lanak zabaltzeko. hala ere, urtero izaten dira eztabaidak zein laburmetrai sartu eta zein ez. Holakoetan ezinezkoa izaten da denak guztora uztea.

Aipatu beharrekoa da blogaren diseinua, dotorea benetan. Somatzen da Eusko Jaurlaritzaren dirua duela...

3.- Euskal blogosferako blogik interesgarrienetako bat dugu Txomin Hoodek sinatzen duen "Opus Nigrum" hau. Blog honen bereziatsuna bere egilearen garrantzia eza da. Tipoa blogosferako blogaririk garruloena da eta bloga sortu eta ordu erdira ez zen bere pasahitzaz gogoratzen. Bloga hiltzera zijoala ematen zuen baina bapatean, blog horretan eztabaida filosofiko bat abiatu zen. Txominek sortutako postean "testu hau proba bat da" jartzen du eta azkenean ez zitzaion arrazoirik falta: gure zibilizazioaren arrazoiak igaro beharko duen proba gogor bat da post hau.

4.- Laugarren blogean musika alorrari heldu nahi izan diot, eta behin musikaz hitz egiten hastekotan, Negu Gorriak  taldeaz hitz egitea beharrezkoa da niretzat. Talde honekin hasi nintzen musika entzuten nire amonak oparirtu zidan kasete bati esker (gutxik esan lezakete horrelako zerbait). Blog honek web-gune itsura du baina "aurkin" aurkitu dudanez... alla kuidaos. Web-gune konpletoa da, material zein informazio ugari baitu. Euskal Herriako musika garaikidea ulertezina izango litzateke talde hau gabe.

             

5.- Aurreko blogean, nire bizitzako lehen musikari heldu nahi izan diot. Talde hau garrantzitsua izan zen baina talde gehiago ezagutzen jarraitzeko goga dut. Horregatik azken bloga Gaztelupeko Hotsak disketxearena izango da. Talde berrie aukerak eman eta beraien musikaz gozatzen uzten digutelako. Segi horrela!

                       

ibai

ibai 2006-10-12 09:54 #1

Kingston Hiria irratsaio bat da, Bilbo Hiria irratian emititzen dena. Bilbo Hiria irratiaren webgunea: http://www.bilbohiria.com/<br />

indezent

indezent 2006-10-13 10:30 #2

Mila esker zuzenketarengatik, hurrengoak tentu gehiagoz irakurri beharko ditut. Astelehenerako zuzenketa egina

txomin

txomin 2006-10-17 02:47 #3

Ese blog, master of the web!!!! Por zierto, you are not water, man, you are fucking beer!!!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-19 03:27 #4

Le Mondekoak ez dira oraindik zure blogaz jabetu, Mikel, baina laster izango dute honen berri. Lan ona.<br />


Utzi iruzkina: