Ama-Otsoen ulua

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-02-09 10:07
7

Bi egun daramatzat diska honi bueltak eman eta eman eta ez naiz nazkatzen (sukaldean ari zarela, horrelako musika baduzu soinu banada moduan, dena goxoago irteten da). Son handia hartzen ari da Wolfmother talde australiarra azkenaldian baina erenegun arte ez dut diska osoa entzuteko paradarik izan. Aurreko udan, Gasteizko Azkena Rock Festivaleko talde sorpresa izan ziren eta han izan ziren guztiak ahoa bete hortz utzi zituzten. Gerorago, Ben harperri eginiko elkarrizketa batean, azkenaldian gehien entzuten zuen taldea zela aitortu zuen. Ez dira erreferentzi txarrak baina diska entzun ondoren, ez dute espektatibarik zapuztu.

Beste puta-semeren batek gu baino zorte gehiago izan eta Londresen talde australiarra zuzenean ikusteko aukera izan du. Ea ez den denbora gehiegi pasatzen berriz ere gurera etortzen diren arte eta hirukote aussie honetaz gozatzeko aukera izaten dugun. Afroa itzuli da eta indarrez dator!! Gora Ama-otsoak! Aauuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu!!

i eme

i eme 2007-02-09 15:26 #1

Australiak beti eman dizkik talde earrak R&amp;R munduan; AC/DC izan dek R&amp;R estiloan gehien gustatu zaidan taldea. Wolfmother taldeak, garai bateko doñuak berreskuratzen dizkik... doñuak berreskuratu baño gehiago; 70ko hamarkadara eramaten gaituzte.<br />Auuuuuuuuuuuuuuuuu!<br />

indezent

indezent 2007-02-09 16:41 #2

Orain dala laubat urte ere Agertu zen R&amp;Raren eszenan single eder bat izan zuen beste talde australiar bat. Jet zen eta bere kitarra riffetan ere ACDC ekartzen zuen gogora. Disko osoa entzun ondoren ordea, txasko ederra eraman nuen...

i eme

i eme 2007-02-09 20:04 #3

bai... nei ere berdiña pasa zitzaidan.<br />

bewater

bewater 2007-02-11 15:08 #4

Puta semea, ama-otsoa, familia hau gustatzen hasi zaiek Indezents jauna, nahiz eta Padrinoa zu izan...egia esan disko bikaina atera die, baina urtebete pasa dek eta oraindik ez die ezer gehiago egin, ea bigarren diskoak ez gaituen atsekabetzen...

indezent

indezent 2007-02-11 17:27 #5

Espero diat horrelakorik ez gertatzea. Ea noiz ateratzen&nbsp;dien berrie; lehendabizi lehengoa ahal bezain beste esprimitu bahiko diate. Badakik, poderoso caballero es Don Dinero...

nerediamond

nerediamond 2007-02-12 13:08 #6

<p>Pufa!!! Kriston kantua!!! Astelehena ganoraz hasteko egokixa!!!</p>

indezent

indezent 2007-02-12 13:46 #7

Pozten naiz astelehen hasiera errazago egitea. Berandu hasi zea ordea ;)


Utzi iruzkina: