Sukabi bizirik!

sukabi 1456152830377 SUKABI gazte lokala | 2007-12-17 17:26

Abenduaren 1an ospakizun erraldoi baten bitartez, Sukabi Gazte Lokalari ongi etorri berezi bat eman genion Otxarkoagan. Larunbatean, ehun bat pertsonek, Sukabi Gazte Lokala ezagutzeko aukera izan zuten egun osoan zehar antolaturiko ekitaldi desberdinen bitartez.

Txupinaren eskutik hasi zen jai giroa gurean. Dantzarien agurra bukatzearekin batera, txanpainarekin ospatu genuelarik ongi etorria lagun artean. Argazki erakusketa ikusteko aukera izan genuen poteoarekin batera. Ondoren, indabada erraldoi eta goxoa izan zelarik Sukabi Gazte Lokalean bertan. Kafea, postrea eta patxarana lagun, lokalaren garapena azalarazten zuen bideo emanaldia ere izan zen. Arratsaldeko seirak aldera, jende andana hurbildu zen gurera, Orkrestak eskainitako ikuskizunak dantzan jarri gintuelarik. Beraien erritmoa jarraituz, Otxarkoagako tabernetatik ibili ginen poteoan. Ibilbidea Santutxutik pasa, eta Alde Zaharrean bukatu zelarik. Azken honetan, Zazpi Katu Gaztetxekoek ongi etorria antolatu ziguten. Bertako kideek eginiko pankarta erraldoi batek, gure ekimen berri honekin jarraitzeko indarra eman zigularik. Orkrestak, Zazpi Katun eskaini zigun bere azken abestia, ondoren Hip Hop saioa izan zelarik bertakoen ekimenez. Gure eskerrik beroenak hurbildu izan zineten guztioei, baita proiektua errealitate bihurtzea ahalbidetu duzuenoi ere. Gainontzekoei, aurrerantzean burutuko ditugun jardueretara gonbidatzen zaituztegu! > Laster izango dituzue gure argazki zein bideoak eskura


Utzi iruzkina: