Nire gurasoak Euskal Herrira itzuli zirenean, 4 urte nituen; anaiak, 3. Ez genekien hitz bakar bat euskaraz. Fede onez, eta ingurukoen gomendioei jarraikiz, herriko eskolan sartu gintuzten, eskola frantses errepublikanoan. Irakaslearen esanetan, euskara ikastea bertan ere lortuko genuen, eta terrorista hutsak ziren ikastoletatik urrun ibiltzea komeni zitzaigun gainera. Handik hilabete batera, herriko ostatuaren jabea gurasoengana hurbildu zen, ondoez zerbaitekin. Ez zen diru kontu bat, batere, bakarrik abisatu nahi zituen... Gurasoak kezkatzen hasi ziren, zer demonio gertatzen zen ulertu ...


«Fluxus taldearekin batera egingo dituen ekintzetan, jende asko suminarazten duten emozioak probokatzen ditu: detergente hautsez bete ondoren motozerrekin birrintzen dituen pianoak, bihotza zuzenean erauzten dien animalia hilak, gantza, telebista ñirñirkariak, oihu primitiboak, danbatekoak... askotariko erokeriak. Gehienetan, jendeak ez du Joseph Beuysek egiten duena ulertzen, baina bost axola zaio berari. Trantze betean egiten ditu bere ekintzak.         «1954an, bere emaztegaiak, Beuys baino askoz ere gazteagoa eta Dusseldorfeko postetxeko la...


Little John koiotea eta Joseph Beuys (eskuinean, feltrozko oihal batean bilduta), New Yorken egin zuen ekintza artistikoan. Laster beteko dira 46 urte, maiatzaren 21ean. 1974ko egun horretan, Düsseldorfetik New Yorkera iritsi zen hegaldi batek tipo bitxi bat zeraman barruan: feltrozko kapelua, arrantzale txalekoa eta erantzun bitxi bat immigrazio kontrolean zertan lan egiten zuen galdetu ziotenean: “Eskultore soziala naiz”. Joseph Beuys zuen izena eta guk denok azken bi hilabeteetan bizi izan dugun konfinamenduaren bertsio laburrago, baina, era berean, gutako gehienona b...


    Artea Miraila 2016an, Paleolitoko hainbat grabatu aurkitu zituzten Armintxeko kobazuloan, Lekeition. Duela 14.500 urte eginak dira. Artista haien lanak inspiratuta, Miraila animaziozko film laburra sortu zuten 2018an EHUn. Zuzendaria: Armintxe Animazio Taldea Animazioa: Debora Crespo, Alain García, Iana Garmendia, Miriam Inza, Angela Jurado, Ane Inés Landeta, Oihana Leunda, Arrate López Apellániz, Ibon Markaida, Jaione Mitxelena, Itxaso Navarro, Olaia Nogales, Iker Orueta, Uxue Reinoso, Laida ...


Filosofia maitea Ezagutza gabeko gizarterik ez dago; zientzia ezagutzan oinarritzen da eta baita artea ere. Eta ezagutzaren zaindari eta eragile da filosofia. Eta ez da nik esaten dudalako edo zuk horrela irakurtzen duzulako, baizik eta hitzak etimologikoko hala diolako. Giza ezagutzan ezagutza ezagutzaren gain sortzen denez, ezagutza landu behar da. Eta ezagutzak zer behar du? Ezagutzak aldi berean dena eta ezer behar dezake, alegia. Eta guztiaren oinarrian filosofia dago. Eta filosofia ezagutzaz haratago doan jakintzaren inguruko jarrera eraikitzaile, sortzaile eta adiskidetsua da. H...


PERFORMANCE 1 : ARTEFAKTUM Non : Baionako Euskal Museoan // Argialdean + beste munduko argialde guztietan Tresnak : Bozgailu bat + Igerikari salbatzaileen aulkia + Hormatik hormaraino liburua Nola : Argialdeko zentroan igerikari salbatzaileen aulkia ezarri. Kadiraren gainean igo. Bozgailuari esker Artefaktum deitzen den testua (Eric Dicharry, Hormatik hormaraino, Maiatz, 2012, 105-106-107 orrialdeak) irakurri.  PERFORMANCE 2 : 500EKOEK (MAITE DITUT MAITE) Non : Edozein tokitan Tresnak: Mikro bat (baina ez da behar beharrezkoa, ez da baitezpadakoa) + Burbuilak egiteko egina d...


Tribute to Tom Johnson

so 1467378181235 SO | 2021-01-26 16:49

Tom Johnson 1 Tom Johson 2 Tom Johson 3 BAT BI BI HIRU HIRU HIRU LAU LAU LAU LAU BOST BOST BOST BOST BOST SEI SEI SEI SEI SEI SEI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI Tom Johnson 4 ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI bat ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI bi ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI hiru ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI lau ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI bost ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI sei ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI ZAZPI zazpi Tom Jonhson 5 (Hamaika Isiltasun) ISILTASUNISILTASUNISI...


Atal honetan Joseba Sarrionandiak ipuinen barrena agertu duen poetikaren bila abiatuko gara.Jakina da,osojakina,“Itzalarekin solasa” deiturikoipu inean,gure idazleak bere poetika agertu duela. Horrela dio Kirmen Uribek eta horrela jaso du Aitzpea Azkorbebeitiak ere: “Eta beraren poetikaren ardatz bezala uler ditzakegu, halaber, “Itzalarekin solasa” n entzungo ditugunak.Sarrionandiaren “programa estetikoa” (Uribe,1997),“egiazko dekalogoa” (Epalza, 1994:23) agertzen digun narrazio honek zerbaitengatik hitz egiten digu erlatibismoaz, kasu....


Itzalarekin solasa Eguzkia ezkutatu egin zen mendien bestaldean, ilunpeak hiriaren gainera abaildu, eta liburu hau moldatzeko asmotan paper artean ari zen idazleak piztu egin zuen bonbilla. Ustekabean, boz errime bat entzun zuen gela bertan, poesia errezitatzen bezala. -Gizon hutsak gara -zioen bozak-, gizon beteak gara, bata bestearen gainean sostengatuak, burua lastoz beteak. Ai! Gure boz lehorrak...  -Nor mintzo da? -galdetu zuen idazleak. Hurbileko bezala aditu arren, ez zuen boza inon erreparatzen, gorputzik gabeko hizlari legez mintzaldiak iraun zuen artean: -Oro zurrumurru...


Euskara batua zertan den Jose Luis Alvarez Enparantza zenaren bizitza du ardatz Xabier Madariagak gidatutako lan honek. Enekak, Txillardegiren bilobak, bidaia berezi bat egingo du bere aitonaren izaera eta ibilbidea hobeto ezagutzeko. Enekak aitonaren pausoei jarraitu egin die eta bera izan zen euskal filologian matrikulatu izanaren arrazoia. Izan ere, Txillardegik Baionako bilkurak gidatu zituela, euskara batuaren sorrera ahalbidetu zutenak. Askoren arabera, bera izan da hain zuzen ere euskara batuaren aita. Idazle gisa ere entzutetsua zen. Leturiaren egunkari ezkutua eleberriarekin...


SO

so egiten entzuten bizitzen ditugunaren sortzean parte hartzen dugu
so 1467378181235

Euskara organismo biziduna baita elikatu behar da eta hortarako teknologi berriak oso garrantzitsuak dira. Hori dela eta blog berria euskaraz idekitzea deliberatu dugu.