JULIAN SARTORIUS

so 1467378181235 SO | 2016-07-23 10:11

so 1469263749494

(Argazkia / Eric Dicharry)

Julian Sartorius (Berna, Suitza, bateria, perkusioa, jostailuak)

Julian Sartorius bateria-jotzailearen obsesio bakarra erritmoa da. Literalki. Bateriaren eta perkusioko beste hainbat instrumenturen zentimetro bakoitza esploratzeko ahaleginean, Sartorius egunero erritmo berri bat sortzen tematu zen urtebete osoan, eta blog batean dokumentatu zituen bere aurrerapenak xehetasun handiz. Miaketa sistematiko eta jarraitu horri esker, teknika berriak eta ordura arte esploratu gabeko erritmo-lurraldeak aurkitu zituen. Bere erritmoekin new music deituaren, hip-hoparen eta inprobisazio abstraktuaren arteko mugei bultza eginez, Sartoriusek argitara ateratzen ditu perkusioko instrumentuen aukera mugagabeak.

http://www.juliansartorius.ch/