ESTHER FERRER

so 1467378181235 SO | 2016-08-04 08:56

so 1470296868469

Esther Ferrer (Donostia, 1942-) Euskal Herriko artista da. Parisen bizi da. 

"Beti interesatu izan zait akzioaren edo ekintzaren mundua orain performance deitzen den hori. Gorputzarekin gauzak adierazte hori beti izan zait intereseko. Probokazioa nik ez dut sekula helburuen artekotzat izan. Hori ez da beharrezkoa, berez probokatzen baita jendea: jartzen zara edonori denboratxo batez parez-pare begiratzen eta aski izaten da. Arte guztiak garapena behar du, bestela hil egiten da (...) Errazagoa zen frankismoaren kontra agertzea gizarte multinazional honetan lan egitea baino. Gaurko egunean zailagoa da etsaia identifikatzea. (Esther Ferrer)

Gizarte Zientzietan diplomatu zen Donostian. 1960 eta 1970 urteen artean, Asociación Artística de Guipúzcoa elkartearen baitan lanean aritu zen. Jose Antonio Sistiagarekin batera, Ikastetxe Esperimental baten sorrera-proiektuan parte hartu zuen Elorrion. 1964an sortutako "ZAJ" izeneko taldearen kide izan zen, Juan Hidalgo, Walter Marchetti eta Ramon Barce artistekin batera, eta bertan egon zen, 1996an taldea desegin zen arte. Esther Ferrerrek performanceak egin ditu, mundu osoan, batez ere Frantzian eta Estatu Batuetan. Bere obra publikoak erakusgai daude Parisko Maison Européenne de la Photographie delakoan eta Arabako Arte Ederretako Museoan. Bere lanak bi liburutan bildu dira: Esther Ferrer. Les Choses (1996) eta Esther Ferrer. De la acción al objeto y viceversa (1997). 1970. eta 1990. urteen artean, artikulu ugari idatzi ditu, hainbat komunikabidetan, hala nola, El País, Lápiz eta Jano agerkarietan.

Berrogei urte baino gehiago daramatza munduaren ezagutzaren inguruko lan sistematiko, zorrotz eta metodikoa eginez, eta bere lana egiten ari denean, bere lantegian baizik ez zaiola interesatzen dioen arren, ezinbestekoa da lantegitik, bere ahotik ateratzen direnean lan horiekin zer gertatzen den jakin nahi izatea. Eta duela oso gutxi arte gertatu dena da Espainian erabat ezezaguna izan dela, nazioartean ospetsua izan arren. Pixkanaka bere performanceetako batzuk, bere lanen bat edo beste kusiz joan dira... pixkanaka eta ongi josi gabe. Baina, izan ere, Esther Ferrer-ek ez du erakusketarik egin nahi eta ez da erraza, lehendabizi, konbentzitzea eta, gero, bere gogoeta , areto batzuetan jarritako esku bete lanetara murriztea.

Esan genezake bere lan guztia bakar batean biltzen dela: Esther Ferrer. Bera da bere artelana, baina ez bera bakarrik –bere gorputza eta bere energia performanceetan–, baizik eta bera, beti bera, bere objektuetan, beer autoerretratuetan, Pi zenbakiaren bidez infinituaren bilaketan; laburbilduz, bera, bere gorputzarekin, bere ahotsarekin, bere ideiekin, bere hitzekin, bere logikarekin eta bere neurrigabekeriarekin. Hitz batean, jeniala, bere lana sistematizatzen eta erakusketa batean biltzen saiatzea, haren gogoetaren epizentroan sartuta baizik egin ezin den lana da. Haren hitzekin hitz eginez, haren begiekin begiratuz, haren eskuekin ukituz. Horregatik, nola edo hala bere lan guztietan aurkitzen diren lau ideia aukeratu ditugu: denbora, infinitua, errepikatzea eta presentzia. 

    

Eric Dicharry ikertzailearen artikulua

ERIC DICHARRY (2012) « L’humour et l’absurde en art contemporain: Une étude de cas: l’oeuvre d’Esther Ferrer », Revista International de los Estudios Vascos (RIEV), 57.2, pp. 312-345.

http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/57/57312344.pdf

Esther Ferrer atistaren webgunea

http://estherferrer.fr/en/

Beste xehetasun batzuk

http://www.euskonews.com/0474zbk/elkar_es.html

http://alua.mundua.com/wp-content/uploads/2006/11/esther-ferrer-euskaraz.pdf

https://vimeo.com/61516168