CRISTINA IGLESIAS

so 1467378181235 SO | 2016-08-13 12:32

so 1471089354171

Cristina Iglesias Guisasola (Donostia, Gipuzkoa, 1956) gipuzkoar eskultorea da.

"Nire erakusketen bisitariek,  erakusketan parte hartzea gustatzen zait, nire artelana ikuslearentzat esperientzia berri bat izatea gogoko dut. Zerbait gehitzea, pentsaraziko diona, eta bisitaria artelanaren barruan edo gertu dagoenean tranformaraziko diona." (2008-01-31)

Nancy Princenthal-en ustez "Cristina Iglesiasen arreta ez da mugatzen forma eta irudiaren arteko uztardurara, irudiaren eta apainduraren artekoa ere kontuan hartzen baitu. Berak, batasun horretaz diharduenean, 'apaindura irudikapen-eremura eramatea' dela esaten du".

Kimika ikasketak egin ondoren, artegintzara bideratu zuen bere jarduna. Bartzelonan Marrazkigintza eta Zeramika ikasi ondoren, Londresera joan zen 1980an Chelsea School of Artikastegian bere prestakuntza osatzera, eta hantxe egin zituen bere lehen erakusketak. Nazioarteko izena 1993an heldu zitzaion, Veneziako bi urtekoan parte hartu ondoren.

Azken urteotan Torrelodonesen (Madril) bizi da, eta bertan lan egiten du. Maiz erakutsi du bere lana mundu osoko museo eta erakustaretoetan. 1997 eta 1999 urteen artean, New Yorkeko Guggenheim, Chicagoko The Renaissance Society, Madrilgo Reina Sofía eta Bilboko Guggenheimen aurkeztu du bere lana, besteak beste. New York eta Bilboko Guggenheim Museoetan eskaini zitzaizkion erakusketak atzera begirakoak izan ziren; Bilboko Guggenheimen ere baditu lanak bilduma iraunkorrean. 1999an Berlingo Art Forum azokan aurkeztu zituen bere lanak, eta urte berean Donostiako Musika Hamabostaldiko kartela egin zuen. Eskulturako irakaslea izan da lau urtez Municheko Arte Visualen Akademian.

Iglesiasek eskulturaren irakurketa poetikoa egiten du. 80. hamarkadaren bukaeran erabiltzen zituen materialetatik (burdina, egurra, larrua eta beira) garapen bat nabari da bere lanean hurrengo hamarkadan. Azkeneko obretan, argazkilaritza darabil oinarri bezala, eta eskultura arkitekturarekin lotua ulertzen du.

Arco Madrilgo Arte Garaikide Azokan ere ia urtero egon ohi da bere lana ikusgai, eta 2001. urtean hiru erakusketa berri garrantzitsu ditu: Nimeseko Arte Garaikidearen Museoan, Chicagoko Donald Young eta Municheko Lehnbachhaus erakustokietan. 1999. urtean, bestalde, Espainiako Kultura Ministerioak Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zion, Pablo Palazuelo artistarekin banatua, bere "erabateko sormena eta etorkizun ikaragarria" goraipatuz.

http://cristinaiglesias.com/

http://cristinaiglesias.com/video/tres-aguas

https://www.youtube.com/watch?v=-jVDu7w_B0I

http://www.elmundo.es/elmundo/2007/02/01/cultura/1170340360.html

http://elpais.com/diario/2007/01/31/cultura/1170198008_850215.html