AHTren kontra, balizko ibilbidean barna

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2010-04-01 15:45

Larunbat goizean 80 bat pertsonek Egiarreta eta Izurdiaga arteko ibilbidea egin zuten. Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanak deituta bildu ziren. Guztiek ere, Arakilen azpiegitura egitasmoak izanen lukeen ibilbidea eta eragina bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.



Izurdiagako elkartean bazkaldu ondoren, Pablo Lorentek eta Jorge Iriartek tren azpiegitura egitasmoari buruzko hitzaldia eskaini zuten. Fredericek, bestalde, kantaldia eskaini zuen.

Elkarlanetik Guardia Civilaren jarrera salatu dute. Jakinarazi digutenez, Egiarreta inguruan bi kontrol jarri zituzten eta bide guztian martxa kontrolatzen egon ziren.



Textua eta argazkiak: Guaixe.net.


Utzi iruzkina: