AHTren aurkako Martxa Altsasutik Etxarrira

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2008-12-03 20:51

Abenduak 13 larunbata, Altsasutik Etxarriraiño martxa bat oinez egingo da, AHT-ren kontra.



Hitzorduak:

  • Iruñean: 8:45ean tren geltokian
  • Uharte Arakilen 9:05ean tren geltokian
  • Etxarrin: 9:10ean tren geltokian
Kontzientzia-eragozpen bidaia egin. Renfe AHT-ren laguntzile da eta.

9:15ean gosaria Altsasuko Plazan.

Urdiainera joan eta herriari itzulia emango zaio. Gero, Iturmendin hamaiketakoa hartuko da. Bakaikun herriari itzulia emango zaio. Ibilaldian zehar azalpenak emateko geldiuneak egingo dira.

14:00etan: Etxarrira iritsi.

14:30ean: Bazkaria Etxarrin. Bazkalostean zozketak, bideo-emanaldia, etab. egongo dira.

20:00etan AHT-ren aurkako Eskualdeko Manifestazioa Etxarrin.

23:00etan kontzertua Etxarriko Gaztetxean: Macarrada eta Egurre.  Geldirock kanpainaren barruan.


Utzi iruzkina: