Ikusi Mendizaleak

Mendizale baten nondik norakoak

Blog aldaketa

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2012-01-18 23:16

Penaz, baina Euskarazko blogen tarte hau uztea erabaki dut. Hemendik aurrera blogspoten soilik publikatzea erabaki dut.nere kontuak hemen aurkituko dituzuehttp://pirukeriak.blogspot.com/


Picu Urriellu

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-11-18 00:57

Onuzkero norbait jada eskiatu dogun edo ez begira ibiliko da, baina oraindik atzeratutako lanak publikatzeko zain nauan. Urrian Picu Urriellura jun ginan, eta oraindik bideoa egin gabe neukan. Ia beste ordenagailu bat ingiratzen doten eta berriz ere fundamentu pixka batekin hasi. Bitxartian, Picu-ko bideoa ikusgai.http://www.youtube.com/watch?v=umP7I28YyqE


Urria

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-10-25 11:16

Idazteko denbora gehixegirik gabe nabilen arren, bideo hauek urriko nondik norakoa adierazten dabe: Idotorbera Roleski igoera http://youtu.be/rXo30qhnbXQ Roleski-Dirt Surf entrenamenduak Okinan:http://youtu.be/1JvMtA253-E Elantxoben eskalada:http://www.youtube.com/watch?v=5ZgCPQf3oJI


Udazkena

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-10-12 22:52

Piriniotara juteko pereza pixkatekin gabiz udazkenian. Neguan gehixegi juaten gera, eta ez saturatzeko, udazkena hemen ingurutik gabiz. Proiektu politx batzuk ere buruan, tartian upai goitiko jinasiuan ibiltzeko aukera euki dogu. De 2011 Iraila Oker ez banago, 1904.urtian Eibarko Orbea enpresak elektrizitatea ataratzeko eraiki zaban presa,eta 1940.urtetik geldik dago. 1990 urte inguruan elgoibarko makina bat gazte juten ginan bertara arratsalde pasa, mintxetako igerilekuan inbidixarik ez zaukan neretzat han egoten zan giruak. Narrugorritxan bainatzen ginan, eta sasoi hartako gaztet...


Beste kolpe bat! Egixa esan, hitzik gabe geratu naiz. Bi egunetan bi post hauek idaztia gogorra da. Antxon, mendi eskiko lasterketa ixa danetan topatzen genduan. Han ibiltzen ziran Bandrestarrak, Kristian eta bera danok zirikatzen! -Gaur ere berandu urtengo zeratela! -Nahikua entrenau dozue? Seguru baietz, zuek daukazuten sasoiakin... Hantxe beti saltsan, hotza pasatzen, euritxan, elurretan, berdin zaban, beti han zihar bueltaka. Mobida nun egongo, hantxe gure Antxon. Eta ondoren sari banaketetan, danontzako zaukan zeozer. Glaziarretako herri hartatik, Ondarrutik etorri diranentzat......


Enauk akordatzen zergaitik deitzen dixagun kapitan general, egixa esan. Ohikua dok hil ondoren laudoriuak besterik ez entzutia. Halere, ni enatok jaboia ematera, etxagok biharrik! Sarri jun izan nok Eibartarrekin mendira. Umetan iraupen eskixa aitzaki hartuta, ondoren, deporreko giruagatik, zalantzarik gabe. Sarri bakarrik juten nitzuan, beste batzutan Gaizka, Alberto eta abarrek lagunduta. Halere, bakarrik juteko bildurrik etxuat inoiz eduki; lehenengo egunian pixka bat kolgatuta egon arren, banajakixan Eibartarren izakeragatik bakarrik ez nintzala egongo. Berri batentzat, halere, iz...


Bueltako bidaian demaseko berua pasatu genduan. Hurrengo egunerako berriz ere berua iragarritxa zaguanez, oporrekin bukatzeko, etxera joateko perezaz Mutrikura jun ginan lotara. Goizian jaiki, eta bañu eta bañu artian, bizikletaz Natxituaraino jun ginan. Ondoren, Elgoibarko jaiak etorri ziran. Parranda askorik bota ez banaban ere, bizikletan ibili biharra naukan, izan ere, hurrengo astebukaeran Isaban egiten dan Larra-Larraine proba zikloturistan izena emanda geneukan eta proba hau bere mendateengatik da ezaguna, beraz, ajia pasatzeko, Azurki eta Upaigoitxi izan ziran nere ixa eguner...


Alpeetako egonaldiarekin bukatzeko, Rutor tontorra egitea aukeratu genduan. Normalean jendea 4000mtako mendien gosez juaten da alpeetara, eta 3.500mtako mendi puxka honetan fijatu ere ez dira egiten. Rutor, bere glaziar itzelagatik egin jakun erakargarrixa, baina ez zaukagun klaru zein aldetatik egin. Valgrisenche bailaratik motzagoa zan, baina bailara hura Travesiereko tontorretik ikusi genduanez, bailara ezberdin bat ikusteko gogua geneukan.Thulletik, aldiz, ixa 2000mtako desnibela geneukan berriz ere, eta dagoeneko zurrada edarra igartzen genduan hanketan. Noski, egun bakarrian e...


Gran Paradiso

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-09-13 23:46

Dagoeneko ondo aklimatatuta igartzen genuen gure burua, eta Gran Paradiso egunean igo eta jeistea pentsatu genuen. Normalean bi egunetan egiten da, 2000m inguruko desnibela egin behar baita, eta 4000m dauzka tontorrak. Gainera motxila ez daramazu oso arin, glaziarrean ibiltzeko soka, kranpoiak, piolet bat eta pare bat katxarro hartu bait genituen goiko pasoa egin ahal izateko.Rhemes bailaratik alboko Valsavarenche bailarara pasatu ginan, eta bukaeraraino joan ginan, Pont-era. Arratsaldean iritsi ginan eta bertan ezin zala akanpatu ikusi genduan kanping bat dagoelako. Jada dutxatuta ...


Aosta bailara

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-09-09 21:11

Bizikletaz nahikoa ibilitako sentsazioarekin bueltatu ginan mtblanc-eko itzulitik, edo gure atzekaldeek behintzat horixe zioten, eta Arechesen ere jada astebete generaman, bertako bat gehiago bezela ginan ia ia, edo hori pentsatu nahi genduan guk. Aingura jaso eta martxa egitia erabaki genduan. Txabola ta Maitetaz despeditu, lanera bueltatu behar zirelako, jeje, eta guk Italiarako bidia hartu genduan errepideko bizikletaz pasatako lekuetatik. Bidian Mont Blanc-en hego mendebaldeko Glaciers bailaran geratu ginan. Oso oso bailara politxa eta lasaixa da eta bailarara sarreran debaldeko ...


pirukeriak 1456152209035

Ikusi Mendizaleak