BERRIA, 2016-07-07 / Angel Erro Galileok 1610ean ikusi zituen lehen aldiz Jupiter planetako lau satelite, eta Sidereus nuncius liburuan deskribatu. Baina izena beste norbaitek jarri zien: Simon Marius astronomo alemaniarrak, lau urte beranduago idatzitako Mundus Iovialis liburuan, non bide batez sateliteak Galileok baino egun batzuk lehenago ikusiak zituela aldarrikatzen baitzuen. Izenak, Johannes Keplerren iradokizunaz, Jupiter mitologikoaren lau maitalerenak ziren: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto. Gerora, aurkitutako sateliteak izendatzeko, bide beretik jo zuten. Zerrenda luzea d...
EGOIBARRA, Eibarko kultura ondarea 2016/07/01 Antzina, latina erabiltzen zen; gaur egun, euskara. Hona dakartzagu testuok gure herriko erritu zahar honen lekuko. Akondiako San Pedro ermitan, "konjuroa" egiten da urtero, San Pedro egunean (jai bada) edo hurrengo domekan. Aurtengoa uztailaren 3an izango da. Konjuroaren helburua izaten da larre-soroak bedeinkatzea eta ekaitzetatik babestea. Hauxe da gaur egun erabiltzen den testua: Jainko Aita, zuk agindu zenion gizonari lurra gorde eta landu zezala; apaltasunez hauxe eskatzen dizugu: uzta ugari eman iezag...
31 eskutik bloga, 2016-VI-14 Martin Rezola Clemente «Errare humanum est», esan zuen filosofoak. Eta guk erantsi, apaltasunez: «Itzultzaileen artean ere bai». Gurean ere txakurrak oinutsik dabiltzala erakusteko, errakuntza edo hutsen adibide-sorta labur bat prestatu dut. Ez inor atzamarrez seinalatzeko edo barregarri uzteko, ezpada denbora-pasa entretenigarri bat eskaintzeko. Azken batean, denoi gertatzen zaigun zerbait da: letra bat erori, alboko tekla sakatu, «en relación con» jartzen duen tokian «en felación con» irakurri&...
ARGIA, Dabi Piedra 2016ko ekainaren 05a ZEIN ONGI BIZI ZEN ULISES Oholtza gaineko bertsolaritza utzi berri, Ulises euskaldunaren azalean agertu zen Xabier Amuriza Bilboko Bidebarrieta liburutegian, maiatzaren 19an. Maisua omentzeko beste emanaldi berezi hauek egingo dira ekainean: 16an Etxanon Amurizaren gaiak eta garaiak berbaldia; 17an Durangon Emaidazue freskura lagunarteko kantaldia eta 19an Etxanotik Berrizera Amurizaren bideak eta aireak erromesaldi artistikoa. Entzule guztiak adi-adi, ikusminez, zain eta halako batean agertu da Xabier Amuriza taula ...
Iruña-Veleiak hamar urte. Itxi gabeko auzia 2006ko ekainaren 8a. Iruña-Veleia euskal mundura atera zen eguna. Egun hartan ezagutarazi zuten aztarnategian egindako aurkikuntza handia: K.o. III. mendeko 400 bat pieza, tartean euskarazko idazkunak zeudela. Harrezkeroztik, ostraken benetakotasunari buruzko eztabaida ez da amaitu. Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako kareharrizko aldarea. ARABAKO FORU ALDUNDIA BERRIA, 2016-06-05 / Iñigo Astiz Amaiera falta zaio Iruña-Veleia aferari. Bi aldeetan. Iruzurgilearen hatz marka falta dute faltsutze...
Iruña-Veleiak hamar urte. Gaur egungo egoera Ostraken auziak bigarren mailan utzi badu ere, aztarnategia Euskal Herriko eta inguruko garrantzitsuenetarikoa da. Asko dago oraindik ere ikertzeko. Argazkia: JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS BERRIA, 2016-06-05 / Aitor Biain Euskarazko idatzien ostrakekin lotu izan da Iruña-Veleiako aztarnategia azken urteotan. Ahoz aho ibili den eta oraindik argitu gabe dagoen auzi horrek, baina, bigarren mailan utzi du aztarnategia bera. Gasteiztik hamar kilometro eskasera dagoen gunea, ordea, erromatar garaiko Euskal Herriko aztarnateg...
BERRIA, Olariaga | 2016-05-28
31 eskutik, EIZIE,2016-V-25 Iratxe Goikoetxea Langarika Esana da euskaraz ez dagoela genero gramatikalik. Hau da, hitzek eta atzizkiek ez dutela forma bat femeninorako eta beste bat maskulinorako. Eta mendebaldeko euskaldunon erabilera bestelakoa bada ere (Ad: txotxolo/txotxola; txarrito/txarrita; temoso/temosa; koplero/koplera…), hartakotzat dugu batuko irizpidea. Harritzekoa da, beraz, Hiztegi Batuan sarrera hau egotea: parrandera izond. Heg. Herr. ‘(emakumezko) parrandazalea’. Ez da berria, 2001ean onartu baitzen, baina horrek eman dit gaurko hizpidea. Latineko -ar...
Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena ARGIA, 2016ko maiatzaren 22a K.a. 218. urtean Hanibalen gudarosteak balentria handia –eta estrategikoki oso eraginkorra– egin zuen Alpeak zeharkatuz. Baina zer ibilbide egin zuten mendilerroa gainditzeko? Gavin de Beer (1899-1972) enbriologoa izan zen kartagoarraren soldadu, zaldi eta elefanteek Traversette pasabidea (3.000 m inguru) erabili zutela proposatzen lehena. Torontoko York Unibertsitateko Bill Mahaney buru duen ikerlari taldeak tesi hori egiaztatu du orain. Garai horretan Traversettetik gertu ani...
BERRIA, Olariaga, 2016-IV-22
GREKO-ERROMATAR ANTZINAROTIK DATOZEN PRINTZAK SAREAREKIN JASOAK.