ENIGMA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:15

AURELIA ARKOTXA, Berria, 2007-VI-1  1877an, Olinpoko Heraren tenploan miatzen ari ziren gizon batzuek marbrezko fragmentu handi bat atera zuten lurretik: Hermes, Dionisos haurra besoetan. Gertakizun hori baino anitz mende lehenago, Pausanias historialariak estatua hori bera ikusi omen zuen leku berean, garai hartan zutik eta oso, eta zioen Praxitelesen lanetarik zela. Gaurko arkeologoek, ordea, estatuaren egoera materiala azterturik diote, ezetz, ez daitekeela Praxilesena izan. Bertze batzuek aldiz, estatua hori dela Pausaniasek ikusi zuenaren kopia diote, loriagarria hori bai, ba...


Nagore Irazustabarrena, ARGIA, 2009-04-12 -- 2180.zenb Kanpania (gaurko Italia), K. o. 79. Vesuvio mendiak eztanda egin eta Ponpeia eta Herkulano hiriak errautsetan estali zituen. Ordura arte Erromatar Inperioko hiri oparoak izandakoak bat-batean desagertu ziren, mapatik nahiz historiatik. Ponpeiarren zorigaiztoa arkeologo eta historialarien zorion bilakatu zen handik mende mordo batera. Lehen arrastoak 1550ean topatu zituzten, baina indusketa lanak 1738an hasi ziren Herkulanon, eta hamar urte geroago Ponpeian. Errautsak xehetasunik txikienak ere kontserbatu zituen eta, gainerako er...


Nagore Irazustabarrena, ARGIA, 2009-04-05 -- 2179.zenb. Dura-Europos (Siria), K. o. 256. Sasanidar pertsiarrek erromatarren esku zegoen hiria setiatu zuten. Ordura arte Erromatar Inperioa nagusi izan zen Mediterraneoan, baina handik aurrera Sasanidar Inperio jaioberriak konpetentzia gogorra egin zion Ekialde Hurbilean. Hala, III. mendetik VII.era Antzinaro berantiarreko bi potentzia nagusien arteko gatazkek ez zuten ia etenik izan. Lehia 230. urtean abiatu zen, Ardashir I.a erregeak barne gatazkak gainditu eta kanpora begiratzea erabaki zuenean. Arda-shirren oinordeko Sapor I.a izan...


Nagore Irazustabarrena, ARGIA,  2009-03-29 -- 2178.zenb.   Martha Dahlgren austriarraren izena Greziako egunkarietan azaldu da azken aldian, gazteak burututako keinu txiki baina eredugarriari esker. Martharen aitona Bigarren Mundu Gerran soldadu aritu zen eta gerrak, besteak beste, Greziako okupaziora eraman zuen. Beste askok bezala, oroigarri bat eramatea erabaki zuen eta Partenoiko harri puska bat hartuta itzuli zen etxera. Hildakoan Martha bilobari utzi zion altxor txikia: 30x7 zentimetroko friso zatitxoa. Bada, bilobak aitonaren oinordetza Greziako gobernuari itzultzea erabak...


BALKANETAKO ERROMA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 18:04

Nagore Irazustabarrena, ARGIA, 2009-02-22 -- 2173.zenb 90 erromatar enperadoreetatik 18 gaur egun Serbia den lurraldean jaio ziren, besteak beste Konstantino (K.a. 280-337). Hortaz, erromatar garaiko ondare oparoa du Serbiak, gaur arte ustiatu ez duena. Orain, Itinerarium Romanum Serbiae delakoa prestatu nahi dute bisitariak erakartzeko. 600 kilometroko ibilbideak herrialde horietako aztarnategi erromatar nagusiak lotuko ditu. Ekimena 2006an abiatu zen, Viminacium aztarnategia zabaldu zutenean. Aztarnategi horretan, besteak beste, Apizioaren errezeten arabera prestatutako jakiak...


Nagore Irazustabarrena, ARGIA, 2009-02-08 -- 2171.zenb Epiro (Grezia), K.a. 318. Pirro jaio zen, gerora –K.a. 307tik 302ra eta 279tik 272ra– Epiroko errege izan zena. Garai hartako militarrik gailenetakoa izan zen eta, beraz, Erromatar Errepublikaren etsai nagusietakoa. Bere erresuma zabaltzeko grinak, besteak beste, Mazedonia eta Tesalia konkistatzera bultzatu zuen, baita hainbat herri greziarrekin bat egitera ere. K.a. 281. urtean Tarento hiria erromatarren aurkako gerran zegoen eta epiroarrei laguntza eskatu zien. Pirrok erromatarren aurkako bi gatazka gogor burutu zit...


Nagore Irazustabarrena, ARGIA, 2009-02-01 -- 2170.zenb   Partenoiko estatua baten burua Greziara itzuli da berriki, Vaticanoko Museo Gregoriar Etruriarrean luzaroan egon ondoren. Berri pozgarria da, baina bakana. Izan ere, balantzaren alde honetan estatua horren burua jarrita nekez lortuko da beste aldeko bidegabekeria guztiak berdintzea. Machu Picchuko ondarea horren adibide garbia da. Aurkitu eta berehala arpilatu zuten Peruko aztarnategia; ondarearen zatirik handiena AEBetara eraman zuten. Urteak dira Peruko Gobernua ondarea dagokion lekura itzultzeko borrokan ari dela. 2007an bazi...


Nagore Irazustabarrena, ARGIA, 2009-01-20 -- 2169.zenb Jordania, k.a. 73. urtea. Herodes jaio zen judua ez zen familia batean. Aita Edom-eko agintaria zuen, eta ama Petra-ko printzesa nabatearra. Txikitan, basamortuan lurrazpiko leize sare konplexuak eraikitzen ikusi eta ikasi zuen. Handik aurrera, natura menperatzeko anbizioa eta boterea lortzekoa batera joan ziren Herodesengan, eraikuntzaren eskutik. Bere helburuak erdiesteko, munduko lehen potentzia, Erroma, aliatutzat izatea ezinbestekoa zela bazekien eta, hala, K.a. 40. urtean Marko Antoniok judutarren errege izendatzea lortu zuen. ...


ANTZINAKO ERROMA 3D-n

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2009-05-22 17:41

Nagore Irazustabarrena, ARGIA, 2009-01-20 -- 2169.zenb Google Earth-ek Inperio garaiko Erroman txango birtuala egiteko aukera ipini du Interneten. Milaneko, Kaliforniako eta Virginiako unibertsitateek, elkarlanean, Erromatar Inperioaren hiriburuko hiru dimentsiotako erreprodukzio fidela egin zuten, eta orain Googlek sarean jarri du. Koliseoaren eta zirkoaren gainetik hegan egiteko eta hamaika eraikinen –zenbakiaren adiera zehatzean– barnealdea bisitatzeko aukera eskaintzen du. Orotara 6.600 eraikin ikus daitezke, eta 250 burbuila ipini dituzte, bisitaldiaren inguruko azalpenak em...