PAIDEIA

Nagore Irazustabarrena Egipto, 1869ko azaroaren 17a. Azkenean, hamar urte, sei hilabete eta 24 eguneko lanen ondoren, Suezko kanala zabaldu zuten. Lan ikaragarri hura langile egipziarrek burutu zuten, baina historia liburuetan Ferdinand de Lesseps aristokrata frantziarra ageri da kanalaren egile moduan, hura izan baitzen proiektuaren bultzatzaile nagusia. Inaugurazioaren ospakizunetara garaiko pertsonaia garrantzitsu andana hurbildu zen: Ekialde Hurbileko agintariak, Théophile Gautier, Emile Zola edo Henrik Ibsen bezalako idazleak eta errege familietako ordezkariak, Frantziako Eug...


Nagore Irazustabarrena Bizantzio, 532, urtarrilak 17. Egun horretan, historiako emakumerik boteretsuenetakoak matxinada odoltsu bati aurre eginez Bizantzioko Inperioak senarraren manupean jarraitzea lortu zuen. Urte batzuk lehenago inork ez zuen horrelakorik sinetsiko. Familia txiro bateko alaba, Teodora prostituta ezaguna zen hamabost urterekin. Bere edertasuna eta sexu gosea aipatu zuten behin eta berriro garaikideek. Prokopiok zioenez, "Teodorak uste zuen Jainkoak zulo gehiago eman beharko zizkiokeela, jende gehiagori aldi berean plazer gehiago eman ahal izateko". Hainbat amor...


HERODOTOK ARRAZOI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-06-16 19:12

Nagore Irazustabarrena Etruria, K.a. 40. Etruriarren herriak independentzia galdu zuen eta Erromatar Inperioko probintzia bihurtu zen. Huraxe izan zen mende luzez etruriarrek penintsula Italikoan izan zuten nagusitasunaren amaiera. Baina zein zen Mediterraneo mendebaldeko potentzia honen jatorria? Hainbat erantzun eman zaizkio galdera horri. Herodoto historialari eta geografo greziarrak (K.a. 484-425) uste zuen Lidiatik, hots, ekialdetik abiatu zirela K.a. XIII. mendean. Herodotoren herrikide batek, Halikarnasoko Dionisiok, berriz, etruriarrak Penintsula Italiko bertakoak zirela zioe...


IGANDEA SAKRATUA DA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-06-16 19:02

Nagore Irazustabarrena Erroma, K.o. 321. Konstantino I.a enperadoreak derrigorrezko atseden egun izendatu zuen igandea. Gaur egun ez dago zalantzarik kristauen jai eguna igandea dela, baina ez da beti horrela izan. Bibliak dio egun sakratua larunbata dela. Lehen kristauentzat huraxe zen atseden eguna; gogoan izan, finean, juduak zirela eta sabata errespetatzen zutela. K.o II. mendean hasi ziren igandea kontuan hartzen: igandean sortu zuen Jainkoak argia eta, batez ere, igandean berpiztu zen Jesukristo. Konstantinoren legeak ez zuen larunbata erabat alboratu. Jainko kristauaren ...


Nagore Irazustabarrena Alexandria, K.o. 370. Alexandriako Teon matematikari eta astronomo ospetsu eta preziatuaren alaba Hipatia jaio zen, erreferentzia batzuek jaiotza 355. urtean ipintzen badute ere. Emakumezkoei ukatu ohi zitzaien giro akademiko eta kultuan hezi zuen Teonek alaba. Historialari askoren esanetan, Hipatiak aita bera gainditu zuen matematika eta, bereziki, astronomia kontuetan. Tolomeo eta beste jakintsu batzuen lanak hobetu zituen, eta haren ekarpenak funtsezkoak izan ziren, 1.000 urte geroago, Galileoren lanean, eta hortaz astronomia modernoan. Baina ez zen arlo hor...


EKLIPSEAREN SARRASKIA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-06-16 18:46

Nagore Irazustabarrena Sirakusa (Sizilia), K.a. 413. Atenastarrak beren itsas inperioa zabaltzen ari ziren eta hurrengo helburua Espartaren aliatu Sirakusa zen. Helburu gaitza zen, batetik Sizilia Greziatik urrun dagoelako, eta bestetik Atenasen soldadu asko behar zirelako, espartarrek hiria hainbatetan setiatu ondoren presioa handia baitzen. Ez zirudien unerik aproposena. Hainbat historialarik, besteak beste Tuzididesek, planifikazio geopolitiko eskas horri egotzi izan diote Atenasen loraldiaren amaiera. Beste batzuen ustez berriz, atenastarren porrota Delfoseko astrologoen erru...


Aurten beteko dira bi mila urte Ovidiok dekretuz Erroma utzi eta Inperioaren beste muturrera aldatu behar izan zuenetik, besteak beste, bere maitasun lanek Augustoren moralaren kontra egiten zutelako.                                              Angel Erro, BERRIA, 2008-VI-15 Bob Dylanek, azken diskoko Ain't Talkin' abestian, atsekabearen paisaia marrazteko, «e...


'English fashion' , Anjel Lertxundi Euskadi Kirola Fundazioak kirolariak diruz laguntzeko programa bat abiatu du. Eta ingelesa dotoreziaren bermea baita, Basque Team deitu diote ekimenari. EAJ alderdiaren geroa aztertzen ari da, eta gauza jakina baita ingelesa dela etorkizuna, Think Gaur iragarki kanpaina plazaratu dute jeltzaleek. Eta ingelesa baita bikaintasunaren motorra, Iñaki Irazabalbeitiak salatu berri du bere blogean ingelesarekin lustratzen ari garela gure ekimenak: Bilbao Exhibition Centre, Best, Tolosa Puppet International Centre, Bilbao World Series, Donostia International Phy...


APOLO ETA EGURALDIA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-06-15 19:56

De rerum natura  (Berria, 2008-VI-12)


KLODIA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-05-23 12:46

"