PAIDEIA


KLEPTOKRATAK

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-10-07 20:33

Itxaro Borda (BERRIA, 2008/X/01) Arrotz edo herresta familia batek bankarrot dagienean, entzuten da beti pobretzen direla, ez dakitelako ongi lan egiten eta dirua kudeatzen. Lastoz ase bitez, merezi baizik ez dute. Banketxe amerikarrak peko errekaratzeko orduan nehork ez du zuzendarien kudeaketa zalantzan jartzen eta denek beharko genieke ez daukagun sosetik eman haien standing-aren zein nagusien urrezko paraikaidos-en salbatzeko. Washingtoneko Kongresuak ez ditu beraz aipatu zazpiehun mila milioiak sartuko --zenbat mendeetarako SMICa?-- Michael Hudsonek deitzen dituen Wall Streeteko klepto...


NIHIL OBSTAT

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-10-07 20:32

Itxaro Borda (BERRIA, 2008/IX/04) Iragan egunean Paueko poliziak lau mutiko gazte atxilotu zituen, karrikan pasatzen ziren jendeen begipean, farmazien atarrietako preserbatibo banatzaileak zitzikatzen ari zirela. Hamar bazituzten jadanik xehekatuak, lekuko erdi itsuak hedexuriak deitu zituenean. Aurpegiak agerian eta burdin barrak eskuan ari omen ziren, hatsaren hartzeko denborarik ere gabe. Hogei urteko mukizuak. Zaharrenak hogeita lau udaberri doi-doia. Pentsa, ez ziren ahalketu komisaldegian gero galdeei ihardetsi zietenean. Deplauki erran zuten, legea alde bailuten, kristau suharrak zir...


DEUS EX MACHINA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-10-07 20:18

Anjel Lertxundi (BERRIA, 2008/IX/12) Greziarren teatroan, auziren batek ez bazuen konponbiderik, garabi handi batek jainko bat ateratzen zuen eszenara, aktoreek ezin zutena jainkoak konpon zezan. Western askotan, zuri gaixoak indio guztiz krudelen hatzaparretan erortzeko zorian zeudelarik, yankien zazpigarren zalditeriaren turutak entzuten ziren estreina, tarari-tarari!, eta inork deitu ez zuen zalditeria bera agertzen zen txuri gaixoak salbatzera, bide batez indio ankerren artean sarraskiak eta bi eginez. Antzerkigileek-eta Deus ex Machina (Jainkoa makinak sortua) deitzen diogu auzi jakin ...


S. Carbonellek eginiko ikus-entzunezkoa Petros Gaitanos abeslariak kantatutako Greziako kantu herrikoi baten gainean.


Vita Briani est Pythonis Montium cinematographicum opus notissimum apud lectores linguae Latinae propter scaenam in qua Brian iuvenis Iudaeus "Romanes eunt domus" in muro scripsit. Miles autem Romanus latinitatem corrigit: "Romani ite domum." (http://la.wikipedia.org/wiki/Vita_Briani)


Nagore Irazustabarrena  (ARGIA, 2008-VI-22) Erroma, K.o. II. mendea. Adriano enperadore izendatu zutenetik inperioko moda aldatu egin zen: gizonezkoengan, joera berria bizarra izatea zen. Baina horren aurretik erromatarrek bizarra moztu ohi zuten. Eta ez ziren aurpegiko nahiz gorputz osoko ileak kentzen lehenak izan. Gizakiak, ebakitzeko tresnak asmatu zituztenetik, ileak mozten edo kentzen hasi ziren. Esaterako, Danimarkan K.a. 1500-1200 urteen inguruko kobrezko labana aurkitu dute: irudi mitologikoak dauzka grabatuta, eta ilea mozteko erabiltzen zutela uste dute adituek. Hori...


HOMERO EMAKUMEA OTE?

1
paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-06-16 19:50

Arrastoak , Nagore Irazustabarrena (ARGIA, 2006-X-15)HOMERO bizar zuriko poeta itsu moduan irudikatu ohi da, baina bere nortasunaren frogarik ez da gaurdaino topatu, bere biografia orri zuria da. Non jaio zen, bere benetako izena zein zen, pertsona erreala ote zen eta berari egotzi ohi zaizkion obrak pertsona bakar batek idatzi ote zituen eztabaidatu da, besteak beste, luzaroan. Andrew Dalby historialari eta hizkuntzalari britainiarrak irailean liburu bat argitaratu du, rapsoda greziarraren sexua zalantzan jarriz. Orain arte gizonezkotzat hartu da Homero, baina Dalbyk bestelako iritzia du...


Nagore Irazustabarrena Grezia, K.a. XV. mendea. Atenasko errege izango zen Teseo jaio zen. Etra amarekin pasa zuen haurtzaroa Trecen hirian. 16 urterekin esan zion amak Egeo Atenasko erregea aita zuela; aita lurtarra behintzat, urte batzuk geroago, Kretara bidean, itsasoko jainko Poseidonek bere semea zela jakinaraziko baitzion. Atenasera abiatu zen orduan Teseo gaztea. Bidean, besteak beste, Perifetes eta Sinis gaizkileak hil zituen. Bigarrenaren alabarekin amodio istorioa izan eta gero, Atenasera iritsi eta Medea aitaren emaztearekin hainbat tirabira izan ondoren, erregeak oinord...


Nagore Irazustabarrena Antikytherako mekanismoa Antzin Aroko objekturik sofistikatuena da: bere dial, hortz eta gurpilek hainbat buruhauste eman die historiagileei orain gutxi arte. K. a. I. mendeko brontzezko tramankulu handi hau duela ehun urte inguru topatu zuten itsas hondoan, Antikythera uharte greziarretik gertu (argazkian, berreskuratutako zatirik handiena). Batzuek egilea Arkimedes bera izan zela zioten bitartean, beste batzuek, Zizeronen testuetan oinarrituta, Posidonius filosofo estoikoa zuten aparailuaren egiletzat. Makinaren hainbat errekonstrukzio ere egin dituzte arrastoak a...